1943ko abenduaren 7an, Silvia Lubich andereño gazteak, ezin zuen pentsatu ere egin, hamarkada batzuk beranduago, berauetaz eta bere familia espiritualari buruz lau Aita Santuk hain hitz estimatuak esango zituztenik.

Ideiarik ere zuen bere 88 urtetan ikusi eta biziko zituen gauza harrigarriaz. Pentsatu ere ez, milioika pertsonek jarraituko ziotenik. Ez eta amestu ere, bere lagunekin 182 herrialdetara iritsiko zenik, eta Elizaren barruan elkartasun aldi berri bat hasiko zuela eta orain arte eman ez diren elkarrizketa ekumenikoei bide berriak irekiko zizkienik. Eta gutxiago oraindik bere familiak beste erlijioetako fededunak eta uste erlijiosorik gabeko pertsonak ere hartuko zituenik. Are gehiago, ez zitzaion burutik pasa ere Mugimendu bat fundatuko zuenik.

1943ko abenduaren 7 hartan, Chiara Lubich-ek bere Jainkoaz maitemindurik zegoen emakume gazte eta polit baten sentimenduak besterik ez zituen Berarekin eztei-ituna sinatu zuenean.. Hiru krabelin gorriz sinatu zuen ituna. Nahikoa zuen hori. Ezin zuen pentsatu ere egin adin, gizarte maila eta arraza guztietako pertsonek lagunduko zutela bere bidaian samurki “Chiara” deituz.

Ezin zuen pentsatu, han Trenton, bere jaioterrian, bere intuizio mistikoak batasunaren kultura bat sortu araziko zutenik, multietnikoa, multiarraziala eta multierlijiosoa den gizarte batentzat aproposa. Chiara Lubich garaien aurretik zihoan. Berak, emakumea eta laikoa, bide eta gai berriak proposatu zituen Elizan, beranduago Vatikano II.ak ekingo zituenak. Mundura irekia zegoen gizartean, zibilizazioen arteko gertutasunaz oraindik inork hitz egiten ez zuenean, senidetasun unibertsalaren bidea erakusten jakin zuen. Bizitza errespetatu zuen eta minari zentzua bilatu zion. Guztiak, ez aukeratutako gutxi batzuek bakarrik, bizi dezaketen santutasun erlijioso eta zibileko bide bat moldatu zuen.

1977an, Pescara-ko Biltzar Eukaristikoan, esan zuen: “Idazlumak ez daki zer idatzi beharko duen, pintzelak ez daki zer margotuko duen eta zizelak ez daki zer zizelkatuko duen. Jainkoak izaki bat eskutan hartzen duenean Elizan bere ekintza bat sortarazteko, aukeratutako pertsona horrek ez daki zer egin beharko duen. Tresna bat da. Eta hori da, nire ustez, nire kasua”. Eta jarraitu zuen: “Edozein giza-indar edo adimenen gainetik, neurrigabeko emankortasuna eta zabalkundea, gurutzeak, gurutzeak bai, baina baita fruituak, fruituak, fruituak ugari ere. Jainkoaren tresnek orokorrean berezitasun bat dute: txikitasuna, ahultasuna… Tresna Jainkoaren eskutan dagoen bitartean, Berak, Jainkoak, milaka eta milaka taktika mingarri eta pozgarriekin moldatzen du. Horrela, gero eta egokiagoa bihurtzen du bete behar duen lana egiteko eta bere buruaren ezagutza sakona edukiaz eta Jainkoa denaren intuizioa izanez, gaitasunez esan dezake: ni ez naiz ezer, Jainkoa da guztia. Abentura hau Trenton hasi zenean, nik ez nuen programarik, ez nekien ezer. Mugimenduaren ideia Jainkoagan zegoen, helburua zeruan”.

Chiara Lubich-ek Fokolareen Mugimendua sorrarazi zuen. Trenton jaio zen, 1920ko urtarrilaren 22an, eta Rocca di Papa-n hil, 2008ko martxoaren 14an bere jendeaz inguraturik.

Artículos

Hedatzea/70 urte 7 egunetan (2)

Hedatzea/70 urte 7 egunetan (2)

“Begira, mundu honetatik igarotzen ari naizen anima bat naiz. Gauza eder eta on asko ikusi ditut, eta horiek bakarrik erakarri naute. Zehaztu ezin dudan egun batean, argi bat ikusi nuen. Beste gauza ederrak baino ederragoa iruditu zitzaidan eta jarraitu egin nuen. Eta Egia zela konturatu nintzen”.

[leer más]