Mariapolis Zentroak etxeak eta harrera egiten duten leku bereziak dira: Fokolareen Mugimenduko kideen oinarria den Ebanjelioak hitz egiten duen elkarrenganako maitasuna ikus arazi nahi duten lekuak. Batasunaren Espiritualtasunean hezteko lekuak.

Lehenengoa 60ko hamarkadan  jaio zen Erroma inguruko Rocca di Papa-n, gaur egun Fokolareen Mugimenduko egoitza internazionala den lekuan. Orain Nazioarteko Mariapolis Zentroa Castelgandolfon dago, eta urtero formakuntzarako bilerak egiten dituzten 40.000 pertsona hartzen ditu. Munduan zehar 63 Mariapolis Zentro daude 49 estatuetan.

Eta sortu dira Mugimenduko kideek “bere etxea” izateko desioagatik. Horregatik urtean zehar bertan elkarbizitzak eta kongresuak egiten dira umeentzat, gazteentzat, familientzat, apaizentzat, erlijiosoentzat eta lekaimeentzat, eta gizarteko hainbat arlotan konprometituko pertsonentzat, hitz batean esateko, Fokolareen bizitzeko eran interesaturik dauden pertsonentzat, bere egoera zibila, sexua, adina, erlijioa edo sinesmenak aparte utzita.

Fokolareen Mugimenduko kideek ez ezik, askotan beste Mugimenduak edo Elkarteak batzuk egiten dituzte bere kongresuak, elkarbizitzak edo bilerak Mariapolis Zentroetan, denontzat irekita dauden etxeak baitira.

Espainian bi Mariapolis Zentro daude. 1989an inauguratu zen Castell d’Aro-ko (Girona) Mariapolis “Loreto” Zentroa,  izen bereko Mariapolisen, eta Las Matas-ko (Madril) Mariapolis “Luminosa” Zentroa, “Kanpoko Gaztelua” Mariapolisaren barruan, Lubich-ek berberak inauguratu zuena 2002ko bere azken bisitan. Izen honek  Margarita Bavosi , Luminosa bere izengoitia, gogoratzen digu. Espainiako Mugimenduko arduraduna izan zen 1970etik 1983ra. 1985ean hil zen. Arrasto handia utzi zuen fokolartarra izan zen, eta oraindik askok bere eredua jarraitzen dute, bere bizitza ebanjelio-maitasunez blai eginik baitzegoen. Eta, batez ere, bere bizitzaren azken atalean, lasterketa azkarra egin zuen Jainkoaganako, santutasunera; izan ere, 2005ko urtarrilean ofizialki beatifikazio kausa ireki da Madrilgo elizbarrutian.

CENTRO MARIÁPOLIS LORETO

MAS DAUSÀ – Barri de la Crota

17249-CASTELL D’ARO (GIRONA)

Tel.  669 486 387

E-mail:  reserva@mariapolisloreto.org

Begiratu argazki albuma

CENTRO MARIÁPOLIS LUMINOSA

C/ Poniente, 33 (las Matas)

28290 LAS ROZAS (Madrid)

Tel. 916 301 092

E-mail: encuentros@cmluminosa.com

Begiratu argazki albuma

Artículos