“CIUDAD NUEVA Argitaretxe Talde Internazionak”Fokolareek proposatutako balioak zabaltzen eta ezartzen konprometiturik dagoenez senidetasun unibertsala lortu nahi du, eta hori gizadia mundu bateratura eramango duen guztiari arreta berezia prestatuz eta batasunaren espiritualtasuna eta bere proiektu kulturalak zabalduz.

Proiektuak bere sustraiak sakontzen ditu lehenengo mendetako kristautasunaren testuetan azaltzen diren jakinduriazko ondare handian. Horregatik “Elizako Gurasoei” buruzko bildumen  berraurkitze eta argitaratzea argitaletxearen katalogoaren ezaugarri berezia bihurtu da. Horiekin batera Fokolareen berezkoa den batasunaren edo elkartasunaren espiritualtasunaren berritasuna nabarmentzen duten beste agerkariek.

Espainian, Argitaretze-Taldea izen bereko argitaretxe eta aldizkarian gauzatzen da, bai gazteleraz, bai katalanez.

Ciudad Nueva argitaletxe espainiarra Madrilen 1964n jaio zen Chiara Lubich-en lehenengo liburua “Meditaciones” kaleratu zuenen. Ia berrrogei urtetan bosteun eta bost liburu argitartu ditu. Gaur egun web eta sare sozialetan dago.

1956an Città Nuova  aldizkariako lehenengo zenbakia sortu zen. Orduz geroztik ugaldu egin dira bere argitalpenak, gaurko 22 hizkuntzetako  39ra iritxiz, tokian tokiko bakoitzak bere ezaugarriak hartuz. Gaztelaniako Ciudad Nueva hilabetekaria, 1958an jaio zen eta orduz geroztik 400 zenbaki baino gehiago argitaratu ditu.

Kataluniako Ciutat Nova 1988an sortu zen eta bi hilabetez behin argitaratzen da. Gaur egun web-en eta Facebook eta Twitter sare sozialetan dago.

Bere orrialdetan bi aldizkariak  gaurkotasun-gaiak, usadioak, politika, gizartea, eliza, bizi-aitormenak, kultura, artea, ikuskizunak, ingurugiroa… proposatzen dituzte, betiere ekintzak, gizon-emakumeak eta gertaerak batasunaren eta senidetasun unibertsalaren ikuspuntutik begiraturik.

Aldizkariak garaien zantzuekiko sentikortasun berezia duenez, arreta berezia eskeintzen dio Eliza katoliko barruko elkarrizketa eta elkartasunari, ekumenismoari, erlijio arteko elkarrizketari, erlijiosoak ez diren uste sendoko pertsonekin egiten den elkarrizketari eta gaur egungo kulturarekiko elkarrizketari.

Artículos