Silvia –hori zen bere bataioko izena- Trento-n jaio zen 1920ko urtarrilaren 22an. Lau seme-alabetatik bigarrena. Aita, Luigi Lubich, ardo-merkataria zen, tipografo-oia, antifaxista eta sozialista; Benito sozialistaren kide izan zen, baina Mussolini faxistaren aurkari politiko menderaezina ere bai. Amak, Luigia-k, fede sendoa eta tradizionala zuen.Neba zaharrena, Gino, medikuntzako ikasketak amaitu ondoren erresistentzian parte hartu zuen, Garibaldi Brigada famatuetan, eta ondoren kazetaritzan egin zuen lan, “La Unidad” egunkarian.
18 urte zituela Silvia lehen hezkuntzako andereño diplomatu zen, nota altuenaz. Ikasten jarraitu nahi zuen eta horregatik unibertsitate katoliko batean sartzen saiatu zen. Ezin izan zuen, 33 dohaineko plaza zeuden eta bera 34. geratu zen. Lubich familiak ez zeukan nahiko errekurtsorik beste hiri batera ikastera joan ahal izateko. Eta horrela lanean hasi behar izan zuen. 1940-1941 ikasturtean Trento-ko Obra Serafikoan irakatsi zuen.
Bere esperientzi giza-zerutiarraren hasiera 1939an egin zuen bidai batean izan zen.Horrela idatzi zuen Chiarak: “Ikasle katolikoentzako batzar batera gonbidatu zidaten Loreto-ra. Tradizioak dioenez Loreto-ko Eliza handi batean Nazaret-eko Familia Sakratuaren etxetxoa gordetzen da.
Ikastaro orduetan beste guztiekin nengoen, baina ahal nuen guztietan korrika joaten nintzen etxetxo harretara. Kandelak beltzatutako pareta haien ondoan belauniko jartzen nintzen. Berria eta zerutiarra zen zerbaitek txunditzen ninduen, ia-ia zapaltzeraino. Adimenez hiru pertsona haien bizitza birjina kontenplatzen nuen. Pentsamendu bakoitza gainera zetorkidan, bihotza estutuz, eta malkoak erortzen zitzaizkidan etengabe.Atsedenaldi bakoitzean korrika joaten nintzen hara. Azkeneko egunean Eliza gaztez beterik zegoen. Pentsamendu argi bat eduki nuen, inoiz ezabatu ez dena: birjinez osatutako jendetzak jarraituko zaitu”.
Trento-ra itzuli zenean, Chiarak bere ikasleak eta erretorea aurkitu zituen berriro, hilabete haietan hainbeste lagundu ziona. Erretoreak pozez gainezka ikusi zuenean, benetan zoriontsu, bere bidea aurkitu al zuen galdetu zion. Chiararen erantzuna etsigarria izan zen, zeren eta Chiarak bere bidea zer ez zen bakarrik zekien, hau da, ez zen komentu batean sartzea, ez zen ezkontzea, ez zen munduan kontsakratua bizitzea. Besterik ez.
Gertakari horren ondoren, 1943ra arte, Silviak ikasten jarraitu zuen, lanean eta Elizan laguntzen. Frantziskotar hirugarrendarra egin zenean Chiara izena hartu zuen (Clara, Asiseko Clara donearen izenean).
1943an, 23 urte zituela, esne bila joan zen Andra Mari Zuri herrira, etxetik bi kilometrotara; ahizpen ordez joan zen, hotza egiten zuela eta ez zutelako joan nahi. Trenbidearen zubipetik pasatzerakoan Jainkoak deitu egiten ziola sentitu zuen “eman zaitez guztiz niri”. Berehala gutun bat idatzi zion apaiz kaputxino bati, Casimiro Bonetti aitari, Jainkoari guztiz emateko baimena eskatuz. Elkarrizketa sakon baten ondoren baimena eman zion. 1943ko abenduaren 7an, goizeko 6etan, kontsakratu zen. Egun harretan, Chiarak, ez zuen bere bihotzean ezer fundatzeko intentziorik: Jainkoarekin ezkontzen zen, besterik ez. Eta berarentzat hori zen guztia. Beranduago, sinbolikoki, egun hori hartu da Fokolareen Mugimenduaren hasieratzat.
Hurrengo hilabetetan neska gazte batzuk inguratu zitzaizkion eta haietatik batzuk bere bidea jarraitu nahi izan zuten: lehenengoa Natalia Dallapiccola, gero Doriana Zamboni eta Giosi Guella; berehala Graziella De Luca eta Gisella eta Ginetta Calliari ahizpak, eta beste bi ahizpa, Valeria eta Angelella Ronchetti, Bruna Tomasi, Marilen Holzhauser eta Aletta Salizzoni. Hori oraindik fokolareko bidea zehaztu gabe zegoenean gertatu zen, Chiararen “erabateko erradikalismo ebanjelikoa” ez bada.
Hilabete haietan gerra gogortu egin zen Trento-n ere. Hondamena, suntsiketa, hildakoak. Chiara eta bere lagunak aire-erasoentzako babeslekuetan elkartzen ziren bonbardaketetan. Bere bizitza gazteen erdi-erdian Jainko-Maitasuna jartzera bultzatu zien intuizio distiratsu haren ondoren, beti elkarrekin egoteko, eta Ebanjelioa praktikan jartzeko desioa handia zen oso.“ Gertaera bakoitzak barru-barruan ukitzen zigun –kontatuko zuen gero Chiarak- egoera jakin batzuen bitartez Jainkoak ematen zigun ikasgaia oso argia zen: Guztia harrokeria da, harrokeri hutsa, guztia bukatu egiten da.”
Baina, aldi berean, Jainkoak galdera bat eta erantzuna jarri zigun bihotzean: “Ba ote da bonbak suntsitu ezin duten idealen bat, bere alde gure bizitza ematea merezi duenik? Bai, Jaungoikoa. Jainkoa bihurtu zen gure bizitzako ideala”.
Natalia Dallapicolla-ren etxe-sotoan, kandelapean, Ebanjelioa irakurtzen ari ziren ohikoa zenez. Ireki eta Jesusek hil aurretik egindako otoitzarekin egin zuten topo: “Aita, guztiak bat izan daitezela” (Jo 17, 21). Ezohikoa eta konplexua da testu hori; Jesusen testamentua, kristandade osoko exegetak eta teologoak aztertua; garai hartan, ordea, ahaztu samarra zegoen, gehienentzat misteriotsua zelako.
Eta gainera, “batasunaren” ideia hori komunistek berea egin zuten, haiena bakarrik izango balitz bezala. “Baina hitz haiek, banan-banan argitu zitzaizkigun, -idatzi zuen Chiarak- eta gure bihotzean Ebanjelioko hitz haiek egi bihurtzeko sortu ginela ulertu genuen”.
Hilabete batzuk lehenago, urtarrilaren 24an, apaiz batek galdetu zien: “Ba al dakizue zein izan zen Jesusek gehien sufritu zuen unea?” Garaiko kristauek uste zutena erantzun zuten: “Oliba-mendian pasa zuen unea”. Baina apaizak esan zien: «Ez, Jesusek gurutzean sufritu zuen gehien, “Ene Jainko, ene Jainko, zergatik utzi nauzu”? esan zuenean». Hitz haiek hunkituta utzi zituzten, eta Chiarak bere lagunei honela esan zien: “Bizitza bakarra daukagu, bizi dezagun erarik onenean! Jesusen sufrimendurik handiena Aitagandik baztertua sentitzea izan bazen, guk Jesus abandonatua jarraituko dugu”. Orduz geroztik Jesus Abandonatua izan zen Chiararentzat bere senarra, bere bizitzako bakar bakarra.
Gerra ez zen bukatzen eta gazte haien familiak inguruko bailara eta mendietan babestu ziren. Baina neska-talde hark Trento-n gelditzea erabaki zuen, lanagatik, ikasketagatik, edo Chiararen kasuan bere inguruan biltzen hasi ziren haiek ez uzteagatik. Bizileku bat aurkitu zuen Kaputxinoen plazan 2.ean, Trentoko kanpoaldean. Hara joan zen bere lagun batzuekin –lehenengo Natalia Dallapicola eta gero besteak-. Lehenengo fokolarea izan zen. Bi gelatakoa etxe txiki bat, kaputxinoen elizari atxikia. “Etxetxoa” deitzen zioten umilki.
Hilabete haietan zehar, han bizi ziren neskak eta inguratzen zitzaizkien pertsonak ere bai, kalitate-salto bat nabaritu zuten beren bizitzan. Iruditzen zitzaien Jesusek bere hitza betetzen zuela: “Izan ere, nire izenean bizpahiru lagun nonbait biltzen badira, han nago ni beraien artean” (Mt 18, 20). Ez zuten presentzia hori galdu nahi eta edozer gauza egiten zuten galdu ez zedin, beraien erruz behintzat. “Beranduago, askoz ere beranduago- zehaztu zuen Chiarak – ulertu ahal izan genuen. Hura, Nazaret-eko etxetxoaren nolabaiteko erreprodukzio bat zen, birjinen arteko elkarbizitza (eta beranduago baita ezkonduena ere) Jesus beraien artean zutela”. “Fokolarea” zen. Suak, bihotzak berotu eta adimena asebetetzen duen tokia. Eta Chiarak honela esaten zien bere lagunei: “Baina gure artean edukitzeko beharrezkoa dugu bata bestearengatik bizitza emateko prest egotea. Jesus gure artean espiritualki eta oso-osorik egongo da horrela elkarturik bagaude. Berak esaten du “guztiak bat izan daitezela munduak sinistu dezan” (Jn .17, 11).
Chiara eta fokolareko nesken inguruan jende asko atxiki zen batasunaren helburu berrian. Eta konbertsio asko izan ziren. Galtzear zeuden bokazioak salbatu egiten ziren eta berriak sortu ziren. Azkar, oso azkar, neska-mutilak eta helduak ere atzetik joan zitzaizkien. Ondo gogoratzen ditugu jendez betetako Sala Massaian egiten genituen bilerak. Han Chiarak Ebanjelioaren bizitako esperientziak kontatzen zituen eta “batasunaren espiritualtasuna” bihurtuko zenaren lehenengo aurkipenak esaten zituen. Debozioa neurririk gabe hazten joan zen eta 1945ean 500 bat pertsonek fokolareko nesken ideal berdina bizi nahi zuten. Adin guztietakoak ziren, gizon eta emakumeak, bokazio eta gizarte maila guztietakoak. Beraien artean guztia elkartasunean jartzen zen, lehenengo kristau elkarteetan egiten zen bezala.
Ebanjelioan irakurri zuten “Eman eta emango zaizue”(Lk. 6,38). Hitz horiek egunero esperientzia bihurtzen zuten. Eman eta jaso. Etxean arrautza bakarra zeukaten guztientzat? Atera etorri zen behartsuari eman zioten. Goiz hartan bertan poltsatxo bat aurkitu zuten atean… arrautzekin! Idatzita dago: “Eskatu eta jasoko duzue”(Mt. 7,7). Denetatik eskatzen zuten beharrean zeuden hainbestetzako. Eta gerran bete betean sartuta zeudelarik irin-zakuak, esne-kaxak, marmelada-tarroak, egurra, arropak, iristen ziren. Fokolarean, maiz, mahai-zapi ederrena jarrita, esertzen ziren mahaian behartsu bat eta fokolareko bat, behartsu bat eta fokolareko bat …
“Etxetxo”an bizi ziren nesken jarrerak txunditurik uzten zituzten haiekin topo egiten zutenak. Kristo Errege egunean, 1945ean, meza ondoren Chiara eta bere lagunak aldarearen inguruan jarrita honela esaten zioten Jesusi, seme-alaba izateaz jabetzeak ematen duen xalotasunez: “Zuk badakizu batasuna nola egin, ut omnes unum sint hori. Hemen gaude. Nahi baduzu erabil gaitzazu”. Egun horretako liturgiak honela zioen “Eskatu niri, eta nazioak emango dizkizut ondare” (Salmoak 2). Eta ebanjelio-xalotasun guztiarekin, “Lurraren bazterreraino”, ez gutxiago ere, eskatu zioten, bere Jainko ahalguztidunarentzat.
Eta guzti horrek ezin zuen hiria epel utzi, ez eta bertako Eliza ere. Carlo De Ferrari, gotzainak ulertu zuen Chiara eta bere abentura berria eta bedeinkatu egin zuen. Bere onarpena eta bedeinkapenak heriotzaraino lagundu zuen mugimendua. Orduz gero, ia konturatu gabe, lurraldeko mugak gainditu zituen eta Milan, Erroma, Siziliara gonbidatu zituzten. Toki guztietan, Trenton bezala, kristau elkarteak jaio ziren. Urrutira eramango zituen bideak.