Zazpi egun batasunerako
Hastera doa Kristauen Batasunaren otoitz-zortziurrena, San Pedroren aitormena eta San Pabloren konbertsioaren jaiak marko hartuta.
[leer más]
Igino Giordani Mugimenduaren ko-fundatzaile bezala definitu zuen Chiarak berak. Fokolareko kide berezia, bakarra; Mugimenduko pertsonek “Foco” (Sua) deitzen zioten . Kosta ahala kosta bakearen maitale izan arren, ofizial bihurtu zen lehenengo gerra mundialean, zauritua izan zen eta kondekoratua. Irakaslea, antifaxista, bibliotekaria, ezkondua eta lau seme-alaben aita. Katoliko arloan eztabaidatzailea. Kristauen politikako konpromisoan aitzindaria, idazlea eta kazetaria. Bigarren gerra mundialean faxismoaren kontra egon zen eta atzerriratua izan zen. Gerra ostean Konstituziogile aukeratu zuten. Diputatua izan zen, laiko distiratsua, ekumenismoan aitzindari. Eta bera izan zen laiko ezkonduen eta familiaren errealitatea fokolarera eraman zuena, eta -nolabait esateko- gizateri osora ireki arazi zuena.
Diputatuen Ganberako bere bulegoan aurkitu zuen Chiara lehenengoz, Montecitorio-n, 1948ko irailean. Momentu zaila bizi zuen une hartan, bai espiritualki bai politikan ere: “Pasioz estudiatzen nituen gai erlijiosoak –idatzi zuen bere azken liburuan Memorias de un cristiano ingenuo– baina nire ariman ez pentsatzeko, ez baitzidan bere itxurak onbideratzen: gogaitasunez betea nengoen eta elbarritasun hori ez onartzeko ikasi egiten nuen eta lana egin zorabiatu arte. Uste nuen ez zegoela ezer egiterik; kultura erlijiosoaren eremu guztiak menderatzen nituen: apologetika, aszetika, mistika, dogmatika, morala, baina kulturalki bakarrik. Ez nituen bizi”.
Egun hartan lagunarte heterogeneo bat aurkeztu zen bere bulegoan. Giordaniri, eliz-bizitzan aditua zenez, guztiz originala iruditu zitzaion bere osaketan: frantziskotar konbentual bat, anaia txikietako bat, kaputxino bat, frantziskotar hirugarrendar gizonezko bat eta emakume bat, Chiara bera. Bere ohitura zen bezala adeitasunez entzuten hasi zen. Baina, beranduago honela idatzi zuen, “elkarturik eta baturik ikusteak batasunaren mirari bat iruditu zitzaidan”. Diputatuaren eszeptizismo adeitsua ikusita Chiarak hartu zuen hitza.“Ziur nengoen utopiazko laguntza eskatzen duten propagandista sentimental horietako bat entzungo nuela”. Ez zen horrela izan ordea. “Ahots hartan ezohiko tinbre bat zegoen, -dio Giordani-k-: naturaz gaineko sentimendu batetik jaiotzen den uste sendoaren eta seguruarena. Beraz, bat-batean kuriositatea piztu zitzaidan eta barruko sua zabaltzen hasi zen. Ordu erdi eta gero, hitz egiten amaitu zuenean, ni liluratuta nengoen, argi eta zoriontasun hodei batean eta ahots horrek jarraitzea nahiko nukeen. Nik jakin gabe, aspalditik itxaro nuen ahotsa zen. Berak, Chiarak, santutasuna guztien esku jartzen zuen”.
Giordani-k esandako guztia idazteko eskatu zion Chiarari, eta honek berehala egin zuen. Baina diputatuak sakonki ezagutu nahi izan zuen entzundako hura. Fokolareko bizitzan Juan Crisostomo-ren desio sakona gauzatzen zela ezagutu zuen: laikoak monjeen antzera bizi daitezela, baina zelibaturik gabe. “Aspalditik ari nintzen lantzen niregan desio hori –jarraitzen du- eta, horregatik, estimu handitan nituen frantziskotarren prestakuntza herritarren artean, eta Siena-ko Katalinaren birjintasunezko zuzendaritza katerindarrei, eta horregatik laikoen eta monjeen artean, kontsakratu eta jende arruntaren artean, ezarritako mugak iraultzeko sortutako ekimenak bultzatu nituen: muga horien barruan, Elizak Kristok Getsemani-n sufritu zuen adina sufritzen zuen. Zerbait gertatu zitzaidan. Gertatu zen kultura zatiak, bata bestearen ondoak ezarriak, mugitzen eta suspertzen hasi zirela, odol garbiak gorputza bizi-bizi jartzen zuelarik. Maitasuna sartu zen eta ideiak eraso zituen zoriontasunezko orbita batera eramanez”.
Mya, bere emazte maite maitea, hil zitzaionean hainbeste maite zuen Rocca di Papa-ko fokolarean igaro zituen bere azken urteak. “Aurkikuntza” hura azaltzeko bere azken urtetan esaldi bat erabiltzen zuen: “Liburuz betetako liburutegitik kristauak bizi ziren Elizarantz mugitzen hasi nintzen”. Benetako konbertsioa izan zen, konbertsio berri bat, “harresituta bezala nengoen gelditasun harretatik esnatuz paisaia berri batera, mugagabea, zeru eta lurraren artekoa, bultzatzen ninduen eta ibiltzera gonbidatzen”.
Egun irekita dago Igino Giordani-ren, Foco izenez ezagutua, kanonizazio kausa.
Hastera doa Kristauen Batasunaren otoitz-zortziurrena, San Pedroren aitormena eta San Pabloren konbertsioaren jaiak marko hartuta.
[leer más]