“Elizaren, jainkoaren familiaren esperientzia”

 
Horrela mintzatzen zen Maria Voce- Fokolareen Mugimenduko Presidentea-Benedikto XVI.aren azken audientzia publikoaren ondoren. Honetan Fokolareen Mugimenduko ehundaka persona eta milaka kristau izan ziren.

“Zirrara handia egin dit bakarrik ez dagoela errepikatu duenean mundu guztiko anai-arrebekin, seme eta alabekin  familian, elkartasunean bat eginik sentitzen dela”. Horiek izan ziren Maria Voceren hitzak Benedikto XVI.aren azken eta historikoa izan zen audientzia amaitu zenean, eta gehitu zuen: “Bere hitzetan momenturo berri egiten gaituen Ebanjelioko bizi hori bizitzeko dei sendoa sentitu dut, bizitza zintzora, benetakora, koherentziaz bizitakoa”, Aita santuak berak zehaztu duen bezala “Ebanjelioak garbitu eta berritu” egiten baitu.

Mugimenduaren gogoa, orain, Aita Santuarekin batera uste osoz hurrengo konklabea espero duenean, “Aita santuarengandik gertu egon, mendira igo eta Berarekin otoitz egitea da. Eliza gidatzen duen Jesusengan duen konfiantza osoz, erakutsi digun baikortasun lasai berberarekin”.

San Pedro Plazako Audientzian, Mugimenduko Kontseilu Orokorrarekin batera, Fokolareen Mugimenduko ehunka lagunek parte hartu zuten, beraien presentziaren berotasunaz, Aita Santuari eskertzeko eta berarekin bat egiteko. Caste Gandolfo-n, beste batzuen artean, Mugimenduko mila eta hirurehun pertsona baino gehiagok egin zioten harrera. Europatik eta Siria, Brasil, Korea, Malta, Filipinak eta Indonesia bezalako herrietatik etorriak ziren, eta inguruan dagoen Mariapoli zentroan Familien nazioarteko biltzarrean parte hartzen ari ziren.

Oihartzun ekumenikoak, beste erlijiokoenak eta erlijiosoak ez diren usteenak.

Benedikto XVI.ak hartu duen erabakiaren aldeko atxikimenduzko eta estimazko erakutsiak iristen jarraitzen dute Fokolareen lagunak diren mundu ekumenikotik, beste sinesmeneko pertsona ospetsuengandik eta erlijiosoak ez diren usteak dituztenengandik.

* Robin Smith agurgarriak, Ingalaterrako Elizako Gotzaina: “Sarri egon naiz Benedikto XVI.a Aita Santuarekin eta beti egin dit zirrara bere santutasun itxurak, benekotasunak eta onginahiak. Abdikatzeko eta julilatzeko (…) erabakiak (…) katolikoen pentsaeran aitasantutzaz irudi berri bat sortuko du”.

* Callan Slipper doktorea, Ingalaterrako Elizako agurgarria. Bere ustez, Aita Santuak, erabaki horrekin, ministerio petrinoaz zer ulertzen duen definitu du: “lehenengo otoitz egin eta sufritu eta ondoren ekintza. Besteak zerbitzatzeko denok egin behar dugunaren definizio on bat del pentsatzen dut. Dimisioarekin ez du ekintza gehiagorik egingo, baina Elizaren alde otoitz egiten eta sufritzen jarraituko du”.

* Ariel Kleiner, errabino argentinarrak: “Twitter-en bitartez notizia ezagutu nuenean momentu bi aldiz historikoan geundela ulertu nuen. Ke zuria azkar ikustea espero dut eta ondorengoak, Benedikto XVI. eta Joan Paulo II. Aita santuek hasi dituzten erlijio-arteko bidexkak jarraitu ahal izatea”.

* Zdravko Djumovic, erlijiosoak ez diren usteak dituen Kroaziako abokatuak: “Benediko XVI. Aita Santua orbanik gabe joan da. Ezin duzu gehiago maitatu eta errespetatu gaur egungo Europaren eta kristautasun guztiaren alde egin duen guztiagatik”.

Normas(500)