2013ko maiatza

 
«Eman eta (Jainkoak) emango dizue: neurri betea, sakatua, estutua eta leporainokoa emango dizue altzora» (Lk 6,38)
4

Umeentzat          Neska-mutilentzat

Adiskideren batengandik erregali bat hartu duzunean, ez al zaizu inoiz gertatu, zuri ere beste bat hari emateko gogoa etorri zaizula? Eta gogoa etorri, ez zorra ordaintzeagatik, baizik eta esker onezko maitasun egiazkoagatik? Seguru gertatu zaizula.

Zuri hori gertatzen bazaizu, pentsatu zer gertatuko zaion Jainkoari, Maitasuna den Jainkoari.

Hark beti ordaintzen digu, bere izenean geure lagun hurkoari egiten diogun erregali bakoitza. Kristau egiazkoek sarritan egiten duten esperientzia da hori. Eta egiten den bakoitzean sorpresa bat da. Ez gara sekula ohitzen Jainkoaren fantasiara. Mila, hamar mila adibide jar niezazkizuke; liburu bat idatzi ere bai. Ikusiko zenuke zein egiazkoa den horrako «neurri betea, sakatua, estutua eta leporainokoa» horren konparazioa; irudi horrek esan nahi du, oparoa dela Jainkoaren saria eta eskuzabaltasuna.

«Eman eta (Jainkoak) emango dizue: neurri betea, sakatua, estutua eta leporainokoa emango dizue altzora»

Gaua hasi berria zen Erroman. Eta erdi lurpeko apartamentu txiki hartan, Ebanjelioa bizi nahi zuten neskek osatzen zuten talde txiki hartan “gau on” ematen ari ziren elkarri. Eta txirrinak jo zuen. Zein izan zitekeen ordu hartan? Izuz eta desesperazioz beteriko gizon bat agertu zen atean; hurrengo egunean, errenta ordaintzen ez zuelako, etxetik botako zuten bere familiarekin. Neskek begiratu zioten elkarri eta, denak bat etorrita, kaxa ireki zuten; bertan zeukaten hainbat gutun-azaletan bakoitzari soldatatik sobera gelditzen zitzaiona, eta gasa, telefonoa eta argindarraren fakturak ordaintzeko dirua. Dena eman zioten gizon hari asko pentsatu gabe, eta gau hartan pozik egin zuten lo. Beste Batek zainduko zituen. Eta ez zuen oraindik eguna argitu, eta hara non entzuten den telefono-soinua. «Berehalaxe noakizue, taxia hartuta», zioen delako gizonaren ahotsak. Hura taxi garestian etortzeaz harrituta itxaron zioten neskek. Zerbait goitik behera aldatu zela adierazten zuen gizon haren aurpegiak: “Atzo gauen, etxera iritsi orduko, pentsatu ere ez nezakeen ondare bat hartu nuen. Eta erdia eman behar nizuela pentsatu nuen”. Hain zuzen neskek hain eskuzabalki eman zutenaren doblea zen ondare erdi hura.

«Eman eta (Jainkoak) emango dizue: neurri betea, sakatua, estutua eta leporainokoa emango dizue altzora»

Zuk ere egin al duzu esperientzia hori? Ez baduzu egin, har ezazu hau gogoan: erregalia interesik gabe egin behar dela, ezer espero gabe zerbait eskatzen dizunarengandik.

Egin proba, baina ez emaitzak ikusteko, Jainkoa maite duzulako baizik.

Esango didazu: «Baina nik ez daukat ezer».

Hori ez da egia. Nahi izanez gero, altxor agortezinak dauzkagu; geure debora librea, geure bihotza, geure irribarrea, geure aholkua, geure kultura, geure bakea, geure hitza dauzkagu, daukatenak honetaz konbentziarazteko: ez daukatenei eman egin behar dietela.

Hala ere esango didazu: «Baina ez dakit nori eman».

Begira zeure inguruan. Gogoan duzu ospitalean dagoen gaixo hura, emakume alargun hura, kalabazengatik hain desanimatua dagoen lagun hura, beti triste dagoen gazte langabetu hura, laguntza behar duen zeure anaia txikia, espetxean dagoen adiskide hura, ziurtasun ezak jotako ofizio-ikasle hura? Kristo duzu zain haiengan.

Zeuregana ezazu Ebanjelioaz erabat blai egindako kristauaren portaera berria, itxita eta kezkatuta egotearen kontrakoa dena. Egiozu uko zeure segurtasuna lurreko ondasunetan jartzeari eta har ezazu sostengu Jainkoagan. Hor ikusiko da Harengan duzun fedea, laster trukean egingo dizun erregalian baietsia geldituko dena.

Eta logikoa denez, Jainkoa ez da horrela portatzen zu edo gu aberasteko. Zeragatik egiten du: beste askok, gure emateak egiten dituen mirari txikiak ikusita, gauza bera egin dezaten.

Zeragatik egiten du: zenbat eta gehiago daukagun hainbat eta gehiago eman ahalko dugulako; era horretan — Jainkoaren ondasunen banatzaile egiazko gisa — geure inguruko elkartean dena batarengandik bestearengana ibilarazi dezagun, Jerusalemgo lehen elkarteaz esana bera esan dadin arte: ez zegoen haien artean pobrerik[1].

Ez al duzu sentitzen, honela munduak espero duen iraultza sozialari, arima segurua ematen laguntzen duzula?

«Eman eta emango zaizue». Jesusek, noski, Paradisuan izango dugun sarian pentsatzen zuen, baina munduan etortzen zaiguna, jada, hangoaren atarikoa eta bermea da.

 Chiara Lubich
Bizi-Hitza, ekaina 1978. Argitaratua: Chiara Lubich, Ser tu Palabra , Madrid 1980, ork. 23-26.

Normas(500)

 

Eealimentación

  1. Hector Arrua

    Hola, soy Hector Arrua de Asuncion Paraguay, desde ayer que estoy intentando bajar la palabra de vida para chicos y tengo el siguiente error, saludos (1).

    Internal Server Error
    The server encountered an internal error or misconfiguration and was unable to complete your request.

    Please contact the server administrator, postmaster(at)focolare.org and inform them of the time the error occurred, and anything you might have done that may have caused the error.

    More information about this error may be available in the server error log.

    ——————————————————————————–

    Apache Server at wordteens.focolare.org Port 80

    Responder
    • mariarodrigues

      Gracias por el aviso! Pruebe de nuevo; ya se puede descargar
      Un saludo y buen día
      María

      Responder
  2. jorge lllanos

    la libertad de dar, es la misma libertad de amar, solamente quien ama es verdaderamente libre, pues se conecta a Dios y Dios està con todos y en todo. Adelante entonces, Dios proveerá lo necesario y lo que requiramos para seguir amando

    Responder
  3. victor sergio varas

    Dar el corazon al que sufre , dar el corazon al que esta al lado, percibir el sufrimiento en el hermano,y dar el consuelo y la compañia, buscar siempre dar es la tarea del cristiano toda la vida

    Responder