2013ko iraila

 
«Ez dezagun hitzez eta ahoz maita, egitez eta egiaz baizik» (1 Jn 3, 18).

Umeentzat         Neska-mutilentzat

San Joan da hori idazten duena. Eta hitz horien bidez bere kristau elkarteak guardian jartzen ditu, hitzez Jesusenganako fedea goraipatu bai, baina fede hori egiteekin laguntzen ez duten batzuen aurka. Honelakoek egiteak hutsalak eta alferrikakoak kontsideratzeraino ere etortzen ziren, Jesusek jada dena egin izan balu bezala. Horrela, bada, berorien fedea hutsa eta antzua zen, zeren eta Jesusek egindakoari kendu egiten baitzion, Berak gutako bakoitzari eskatzen dion ekarpen utziezina.

«Ez dezagun hitzez eta ahoz maita, egitez eta egiaz baizik».

Egiteen bidez maitatu. Benetako fedea, Apostoluaren esanetan, Jesusek maitatu eta irakatsi gintuen bezala maitatzean erakusten da. Beno, bada, maitasun horrek zehatza izatea du bere ezagugarria. Jesusek ez gintuen hitzaldi ederrez maite izan, baizik eta on eginez bizitu zen gure artean, guztiak sendatuz, erabateko arreta edukiz berarengana zetozenentzat, lehenik ahulenen, pobreenen eta baztertuenen alde, eta bere bizia gugatik emanez.

«Ez dezagun hitzez eta ahoz maita, egitez eta egiaz baizik».

Eta Apostoluaren esanetan, egitez ez ezik egiaz ere maitatu behar da. Kristau maitasuna, egite zehatz bihurtzeaz gain, Jesusengan aurkitzen dugun maitasunaren egian inspiratzeaz arduratzen da; Haren sentimendu eta irakaspenen araberako obrak egiteaz arduratzen da.

Beraz, Jesusek irakatsi zigun moduan eta neurrian maitatu behar dugu.

«Ez dezagun hitzez eta ahoz maita, egitez eta egiaz baizik».

Beraz, nola bizi hil honetako Bizi-hitza? Oso argia da bere mezua. Kristau izatearen benetakotasunera deitzen du, Jesusek hainbeste azpimarratu zuen kristau benetakotasunera.

Eta ez al da hau, hain zuzen, munduak hainbeste espero duena? Ez al da egia, gaurko munduak Jesusen maitasunaren testiguak ikusi nahi dituela?

Horrela, bada, maita dezagun egitez, eta ez hitzez, alboan ditugun pertsonek egunero eskatzen dizkiguten mesede txiki horietatik hasiz.

Eta maita dezagun egiaz. Jesusek bere Aitaren nahiari jarraituz jokatzen zuen; era berean guk Jesusen hitzari jarraituz jokatu behar dugu. Hark nahi duena da, guk pertsona bakoitzarengan Bera ikustea, zeren eta bestearen alde egiten duguna Berari egina kontsideratzen baitu.

Horrez gain nahi du, maita ditzagula besteak geure burua bezala eta maita dezagula elkar, batak bestearen alde bizia emateko prest egonez.

Maita dezagun horrela, gu ere Jesusen lanabes izan gaitezen munduaren salbamenerako.

 Chiara Lubich

Ciudad Nueva aldizkarian argitaratua: 233. zkia. (1988/5), 7. or.

Normas(500)