2016ko otsaila

 
«Amak haurra kontsolatzen duen bezala, halaxe kontsolatuko zaituztet» (Is 66, 13)
1

Nork ez du ikusi haurren bat negarrez eta amaren besoetan babesten? Hau edo bestea dela, arazoa txikia dela ala handia, amak malkoak lehortzen dizkio, txeraz babesten du, eta haurra barrez hasten da laster. Nahikoa du presentzia eta txera sentitzearekin. Hori bera egiten du Jainkoak gurekin, ama baten antzera.

Hitz horien bidez Jainkoa Babiloniako erbestetik itzuli den bere herriari zuzentzen zaio. Beren etxeak eta Jauretxea eraitsiak ikusi ondoren, erbestera eramanak izanda gero dezepzio eta desilusioan bizitzera, herria bere lurrera itzultzen da eta jasandako hondamendiak utzitako hondarretatik hasi behar du berriro.

Israelek bizitutako hondamendia, guduan dauden herrietan eta ekintza terrorista eta ustiapen gizagabeen biktima direnetan, behin eta berriro ematen dena bera da. Etxe eta kaleak txikituta, herri-nortasunaren sinboloak deseginda, ondasunak suntsituta, kultu-lekuak eraitsita. Hainbat eta hainbat pertsona bahituak, milioika dira ihes egitera behartuak, milaka basamortuan nahiz itsasoan heriotza aurkitzen dutenak. Apokalipsia dirudi.

Bizi-hitz hau gonbidapen bat da Jainkoaren lan-egite maitekorrean sinestera, are haren presentzia sumatzen ez den lekuan. Esperantzaren iragarpena da. Bera pertsekuzioa, zuzengabea eta erbestea jasaten dutenen alboan dago. Gurekin dago, gure familiarekin, gure herriarekin. Ezagutzen du guk geuk dugun sufrimena eta gizadi osoak duena. Gutako bat egin da, gurutzean hiltzeraino. Horregatik daki gu konprenitzen eta kontsolatzen. Hain zuzen ama batek bezalaxe, haurra magalean hartu eta kontsolatzen duenean.

Beharrezkoa da begiak eta bihotza irekitzea hori «ikusteko». Haren maitasunaren txera dastatzen dugun neurrian, lortuko dugu berori sufrimendu eta probaldian murgilduak bizi direnei helaraztea; kontsolamenduaren banatzaile izango gara. Horrela iradokitzen die Paulo apostoluak korintoarrei: «guk ere edozein atsekabetan besteak kontsola ditzagun, geuk Jainkoagandik hartzen dugun kontsolamenduaz» (2 Ko 1, 4).

Hori bera da Chiara Lubich-en barru barruko esperientzia zehatza: «Jauna, eman iezazkidazu bakarrik dauden guztiak… Mundu osoa azpian hartzen duen abandonu guztiagatik zure bihotza betetzen duen grina sentitu dut neure bihotzean. Gaixo eta bakarrik den oro maite dut. Nork kontsolatzen du haren negarra? Haren heriotza geldia nork bihurtzen du negar berarekin? Nork estutuko du bihotz desesperatua bere bularraren kontra? Egizu, ene Jainko, izan nadila munduan zure maitasunaren sakramentu ukigarri: izan nadila zure besoak, munduko bakardade guztia besarkatzen eta maitasun bihurtzen duten zure besoak»[1].

FABIO CIARDI

[1] C. Lubich, Meditaciones, Ciudad Nueva, Madrid 1964, 200710, p. 22. Ed. en catalán en Escrits espirituals/1, Ciutat Nova / Publicacions de l’Abadia de Montserrat 1982, p. 33.

Clic para cancelar respuesta.

Normas(500)

 

Eealimentación

  1. M. Remedios Rguez Rguez

    ES UNA GRAN ALEGRÍA PODER DIFUNDIR…..LA EVANGELIZACIÓN

    Responder