Elkarrizketa tresna indartsua dela uste du Fokolareen Mugimenduak, bere helburuen artean senidetasun unibertsala eraikitzea duenak, posible egiten baitu besteagatik interesa agertzea, bizi duen errealitatean sartzea, ezagutzea, onartzea eta, ahal den neurrian, ulertzea.
Gure kideen artean identitate kultural eta zeinu politiko desberdina duten pertsonak daude, oso sentikortasun desberdinak daude beraz, eta gure historiako une delikatu hauetan ulermen-ezak sufriarazi egiten die. Aniztasuna erronka positiboa eta egundoko ondasuna dela uste dugu. Besteak duen ikuspuntuan eta hautabidean egiaren zati bat ere badagoela uste osoa izanez pertsonalki zubiak eraikitzera konprometitzen gara, gaur egungo zirkunstantzietan eta beti.
Ekimen asko abiarazi dira elkarrizketa eskatuz, bereziki politikariei zuzenduak. Ekimen horiei batzen gara, adiskidetzearen alde egiten duen gizarte demokratiko eta helduaren sintoma bezala hartzen dugu eta.
Aldi berean proposatzen dugu:
- sinadura-bilketa bat guztiok elkarrizketara bultzatuz: politikariak, komunikabideak eta herritarrok, bizikidetasun lasaia sustatuko duen irtenbidea aurkitzeko, pertsona guztien eta ordezkatzen dituzten erakundeen aniztasuna, errespetua eta duintasuna aitortuz.
- sentsibilizazio eta konpromiso kanpaina bat sare sozialetan, #ElkarrizketaNaiz etiketapean, entzun, errespetatu, elkarrizketatu eta bakezko ekintzen sustatzaile aktiboa izatera gonbidatuz.
Fokolareen Mugimenduaren Batzordea Espainian
2017ko irailak 24
Eealimentación
¡IMPRESCINDIBLE!
No hay otra solución que la dialogada.
Y necesitará un largo tiempo . Pero nunca será un tiempo más productivo y mejor aprovechado.
Garcias por la iniciativa, tambien yo quiero ser dialogo y promotora activa de escucha, respeto, dialogo….
Gracias.
Muchisimas gracias por esta iniciativa que manifiesta el talante y la propuesta social del Movimiento de los Focolares.