2017ko azaroa

 
«Zuetako handiena izan bedi zuen zerbitzari». (Mt 23, 11)

Jesusek, jarraitzen zion jendetzari begira, bere ikasle izan nahi zutenei bizitzeko estilo berri bat aldarrikatzen zien, pentsamolderik zabalduenarentzako «korronte aurkakoa» zen bizi-estiloa (ik. Mt 23, 1-12).

Jesusen garaian, orain bezala, maiz ematen ziren hitzaldi moralistak, gero koherentziarik gabe bizituz, baizik eta ospe sozialeko postuak eta nabarmentzeko eta besteez baliatzeko moduak bilatuz, norberarentzat abantailak lortu asmoz.

Jesusek bereei besteekiko harremanetan logika erabat ezberdina eskatzen die; Berak bizitu zuena:

«Zuetako handiena izan bedi zuen zerbitzari»

Ebanjelioa nola bizitu aurkitu nahi zuten pertsonen topaketa batean, Chiara Lubich-ek honela azaldu zuen bere esperientzia espirituala:

«Seme-alaba askoren Aita bakarrarengan jarri behar dugu beti begirada. Gero, Aita bakarraren seme-alaba gisa begiratu sorkari guztiei … Jesus, gure ereduak, bat bera diren bi gauza soilik erakutsi zizkigun: Aita bakarraren seme-alaba izaten eta besteekin senide izaten … Horrela, bada, Jainkoak senidetasun unibertsalera deitzen gintuen»[1].

Hemen dago berritasuna: denak Jesusek egin zuen bezala maitatzean, denak baitira (zu, ni, edozein pertsona mundu honetan) Jainkoaren seme-alaba, Hark betitik maitatuak eta itxaro izanak.

Horrela jakiten dugu zehazki, hezur-mamituta, maitatu behar dugun senidea egunero gurekin gurutzatzen den edozein pertsona dela: nire aita, amaginarreba, nire seme txikia nahiz bihurriagoa den bestea; espetxeratua, eskalea, gaitasun gutxikoa; ugazaba eta garbiketako emakumea; partiduko kidea eta nik ez bezalako ideia politikoak dituena; nire kredo edo kulturakoa eta baita atzerritarra ere.

Senidea maitatzeko jarrera berez kristaua, zerbitzatzea da.

«Zuetako handiena izan bedi zuen zerbitzari»

Hau ere esaten du Chiarak: «Etengabe, ebanjelioaren lehentasunera jo nahi izatea, ahal bezainbat lagun hurkoaren zerbitzuan jarriz […] Eta zein da modurik onena zerbitzatzeko? Aurkitzen dugun pertsona bakoitzarekin bat egitea, haren sentimenduak geure baitan sentituz: beroriek geureak balira bezala landu, maitasunez geure egin ditugunak bezala […] Bestela esanda, geure baitara tolestatuak bizitzeari uztea, haien zamak eramaten eta haien pozak partekatzen saiatzea»[2].

Eduki dezakegun edozein gaitasun eta bertute positibo, «handi» sentiaraz gaitzakeen guztia, abagune ezin utzia da zerbitzua egiteko: lan-esperientzia, sentiberatasun artistikoa, kultura; era berean, irribarre egiteko eta barre egin arazteko gaitasuna; zalantzan edo saminean den norbaiti entzuteko ematen dugun denbora; gaztetako indarrak, hala nola otoitzaren indarra, gorputzarena falta zaigunean.

«Zuetako handiena izan bedi zuen zerbitzari»

Eta ebanjelioaren araberako maitasun eskuzabal honek, lehenago edo geroago, partekatzeko gogo bera pizten du senidearen bihotzean, berritu egiten ditu harremanak familian, parrokian, lan- edo dibertsio-lekuan, eta gizarte berri baten oinarriak ezartzen ditu.

Hermez, Ekialde Hurbileko nerabe batek, kontatzen du hau: «Igandea zen, eta esnatu orduko Jesusi eskatu nion argitu nintzala egun osoan maitasunean ibiltzen. Nire gurasoak mezatara joanak ziren eta otu zitzaidan etxea garbitu eta txukuntzea. Saiatu nintzen detaileetan eta loreak ere jarri nituen mahaian. Gero jarri nuen gosaria dena bere tokian jarriz. Nire gurasoak itzuli zirenean, harriturik eta pozik sentitu ziren. Igande hartan sekula ez bezalako pozez egin genuen gosaria, gauza askoz elkarrizketatu genuen eta aste osoan egin nituen maitasun-agiriak partekatu ahal izan nituen haiekin. Maitasun-ekintza txiki hark tonua eman zion egun eder bati.»

LETIZIA MAGRI


[1] C. Lubich, La unidad en los albores del Movimiento de los Focolares, Payerne (Suiza), 26-9-1982.

[2] Ibid.

Normas(500)