2018 Otsaila

 
«Egarri denari neuk emango diot doan biziaren iturburutik» (Ap 21, 6).
1

Joan apostoluak, Apokalipsi liburua idaztean, garai hartako kristauak kontsolatu eta animatu nahi ditu pertsekuzioen aurrean, garai hartan horiek asko ugaritu baitziren. Irudi sinbolikoz beteriko liburu honek errebelatzen du, Jainkoak historiaz eta beronen azken burutzeaz duen ikuskera: bere garaipena erabatekoa izango dela gaizkiaren indar ororen gain. Liburu honek helmuga/burutze bat ospatzen du, Jainkoak gizadiarentzat jarritako azken amaiera bete eta ospetsua.

Sufrimendu orotatik liberatuak izateko promesa da hau: Jainkoak berak «haien begietako malkoak xukatuko ditu, eta ez da gehiago heriotzarik izango, ez dolurik, ez negarrik, ez nekerik …» (Ap 21, 4).

«Egarri denari neuk emango diot doan biziaren iturburutik»[1].

Ikuspegi honek oraingo aldian ematen ditu ernamuinak, dagoeneko Jainkoaren eta haren Hitzaren bila bizitzen hasi direnentzat, Hitzak Haren egitasmoak agertzen dizkigularik; eta norberagan egia, zuzentasun eta senidetasunaren egarri sutsua sentitzen duenarentzat. Egarriz izatea, bila ibiltzea, ezaugarri positiboa eta hasiera ona da Jainkoarentzat, eta Berak are biziaren iturria ere hitz ematen digu.

Jainkoak hitzematen duen ura doan eskaintzen da. Eta horrela, ez zaio bere ahaleginez Haren begiei atsegingarri izatea espero duenari bakarrik eskaintzen, baizik baita ahuleziaren zama sentitzen duenari eta, sendatua izateko eta horrela bizi betea eta zoriona aurkitzeko ziurtasunez, Haren maitasunean abandonatzen denari ere.

Galde diezaiogun, bada, geure buruari: zeren egarri gara? Eta, zein iturritara goaz berori asetzera?

«Egarri denari neuk emango diot doan biziaren iturburutik».

Agian, onartuak izatea, gizartean leku bat edukitzea, geure egitasmoak burutzea … da gure egarria. Zilegi diren helburuak horiek denak, baina eragin diezagukete putzu kutsatuetara: egoismora, geure interes pertsonaletan hertsitzera eta are ahulenei abusu egitera ere. Ur garbiko putzu-eskasia duten populazioek ondo dakite zein ondorio kaltezkoak dakartzan bizia eta osasuna bermatzeko ezinbestekoa den baliabide hau ez edukitzeak.

Baina geure bihotzean barruago sartuz, beste egarri bat aurkituko dugu, Jainkoak berak hor jarria: bizitza dohain hartua bezala eta eman beharrekoa bezala bizitzea. Jo dezagun, bada, Ebanjelioaren iturri garbira, agidanez estaltzen gaituen detritu horietatik geure burua liberatuz, eta geu ere utz gaitezen maitasun-iturri eskuzabal, onartzaile eta doakotan bihotz-berritzen, bideko zailtasun ezinbestekotan gelditu gabe.

«Egarri denari neuk emango diot doan biziaren iturburutik».

Horrez gain, elkar maitasunaren agindua kristauon artean praktikan jartzen dugunean, Jainkoari era berezi batean esku-hartzen uzten diogu, Chira Lubich-ek dioen bezala:

«Ebanjelioa bizitzen saiatzen garen une bakoitzean ur bizi horren tanta bat edaten dugu. Gure lagun hurkoaren aldeko maitasun-keinu bat ur horren txurrut bat da. Bai, zeren eta ur hain bizi eta preziatu horrek berezitasun hau baitauka: gure bihotzean sortzen da, guztiak maitatzera irekitzen dugun bakoitzean. Ura ematen duen iturria da –Jainkoarena–, bere jario sakona besteen egarria, maitasun-ekintza txiki edo handiekin, asetzeko baliagarri den neurrian. […] Eta ematen jarraitzen badugu, bake- eta bizi-iturri honek gero eta ur gehiago emango du, inoiz lehortu gabe. Eta badago, gainera, Jesusek errebelatu zigun beste sekretu bat, hondorik gabeko putzu moduko bat, guk bertara jo dezagun. Bi edo hiru, Haren maitasun beraz elkar maitatuz, Haren izenean biltzen direnean, Bera haien artean dago. Eta orduan libre sentitzen gara, argiz beteak, eta ur bizizko korronteak sortzen dira gure baitan. Errealitate bihurtzen den Jesusen promesa da hori, zeren eta gure artean presente dagoen Beragandik sortzen da betiko izateko egarria kentzen duen ura»[2].

LETIZIA MAGRI


[1] Jainkoaren Hitz hau proposatzen dugu otsailean. Hainbat Elizetako anaia eta arreba talde batek aukeratu du Alemanian, urtean zehar praktikara eramana izan dadin.

[2] Ik. C. Lubich, «Ser gotas de agua viva», en Ciudad Nueva 385 (3/2002), 24. or.

Normas(500)

 

Eealimentación

  1. EDUARDO DUERTO VALLÉS

    Esta P. de vida me refuerza el ánimo cuando a la misa del domingo acude poca gente …

    Responder