2019 Urria

 
«Zaindu gordailu eder hau, guregan bizi den Espiritu Santuaren indarraz» (2 Tm 1, 14)
1

Paulo apostoluak Timoteori idazten dio, ebanjelizatze-lanean lagun izan duenari eta Efesoko kristau elkartearen ardura eman dionari.

Timoteok, Apostoluek eman bezala jaso du kristau fedearen gordailua, eta bere aldetik hori bera ondorengo belaunaldiei fideltasunez helarazteko erantzunkizuna du. Paulorentzat horrek esan nahi du, bizia emateko ere prest egotea, Ebanjelioa den berri pozgarria zabaltzearren.

Paulok eta Timoteok Espiritu Santua hartu dute, artzain eta ebanjelizatzaile izateko eginkizun ezinordezkaturako argi eta berme gisan. Berorien eta beren ondorengoen testigantzaren bitartez etorri da gugana Ebanjelioaren iragarpena.

Era berean kristau bakoitzak bere «misioa» du komunitate sozial eta erlijiosoaren barruan: familia elkartu bat eraikitzea, gazteak heztea, politikan eta lantegian konprometitzea, pertsona zaurkorrak zaintzea, kultura eta artea argitzea Ebanjelioa bizitzeak berekin duen jakinduriaz, bizitza Jainkoari ematea anai-arrebei zerbitzu egiteko.

Oraindik gehiago, «[…] gizon eta emakume bakoitza misio bat da […]»[1]. Eliza Katolikoak 2019ko urria «hil bereziki misiolaria» izendatu du. Berori aprobetxa dezakegu geure fedearen testigantza ematearen aldeko kompromisoa kontzienteki berritzeko, bihotza ireki eta zabaltzen digularik maitasun ebanjelikoak, harrera, topaketa eta elkarrizketa sorrarazten dituenak[2].

«Zaindu gordailu eder hau,  guregan bizi den Espiritu Santuaren indarraz».

Kristau bakoitza Espiritu Santuaren «tenplu» da, eta espiritu horrek gaitasuna ematen dio «gordailu ederra», hazteko eta guztien zerbitzura jartzeko eman zaiona, aurkitu eta gordetzeko. Eta Espirituaren «altxorretatik» lehenbizikoa Jesus Jaunagan sinestea da.

Apaiz batek kontatzen du: «Brasilgo metropoli batean, nire gomendio utzi dituzte parrokia katoliko handi bateko fededunak. Zenbaitetan, nirekin gurutzatzen diren pertsonek ez dute identitate erlijioso definiturik, parte hartzen dute bai mezatan bai antzinako zeremonia tradizional zaharretan. Kristau-fedea haiengana Ebanjelioarekiko leialtasunez helarazteko ardura dut, baina nire gogoa da, halaber, parrokian denak onartuak sentitzea. Pertsona horien kultur erroak haintzat hartzeko, jai giro gehiagoko meza ospatzea bururatu zitzaidan, bertako kulturetako musika-tresna tipikoez baliatuz. Erronka gogor bat da, baina denentzat pozgarria, zeren eta komunitatean banandu ordez elkartu egiten baikaitu partekatzen dugun horretan: poza ematen digun Jainkoarengan dugun fedean».

«Zaindu gordailu eder hau,  guregan bizi den Espiritu Santuaren indarraz».

Jesus beragandik jaso dugun beste altxor ezin baliotsuago bat bere hitza da, Jainkoaren hitza dena.

«[…] Jainkoak bere hitza eman zigun, bertatik fruitu onak atera genitzan. […] Nola biziko dugu hil honetako Bizi-hitza? Jainkoaren hitza maitatuz, gero eta hobeto ezagutzen saiatuz eta, batez ere, gero eta eskuzabaltasun handiagoz praktikan jarriz, era horretan gure espiritu-bizitzaren oinarrizko elikagai bihur dadin, eta kontzientzia gidatzen digun barneko maisu, eta gure erabaki eta ekintza guztien erreferentzia-puntu hautsi ezin. […] Desorientazio eta nahasmen asko dago kontzientzietan, joera dago dago dena erlatibizatzeko eta itsumustuka ibiltzeko. Jainkoaren hitza biziz, arrisku larri horretatik babestuak egoteaz gain, Jesusen adierazpen esanguratsu baten arabera (ik. Mt 5, 15-16), kriseilu piztuak izango gara, berorien argiarekin besteei orientazioa eta berriro bide zuzena aurkitzen lagunduko dieten kriseiluak»[3].

LETIZIA MAGRI


[1] Cf. Francisco, Mensaje para la Jornada Misionera Mundial de 2018.

[2]  Informazio gehiagorako, ik. www.october2019.va

[3] C. Lubich: Palabra de vida octubre 1991. Ciudad Nueva n. 270 (10/1991), p. 33.

Normas(500)

 

Eealimentación

  1. Juan María

    Añadiría otra forma de vivir esta Palabra de Vida:
    Ser fieles al depósito de la fe, al Magisterio de la Iglesia, expresado y resumido en el.Catecismo. Tesoro Sagrado acumulado gracias a la Santidad de tantas almas y a la Sangre de tantos mártires a lo largo de la historia de la Iglesia.

    Responder