2021 Abendua

 
«Zorionekoa zu, Jaunak esan dizuna beteko dela sinetsi duzulako!» (Lk 1, 45)
2

Hilabete honetan ere Bizi Hitzak zoriontasun bat proposatzen digu. Emakume batek, Isabelek, bere etxera laguntzera joan den beste emakume bati, Mariari, atsegin eta inspirazio handiz egiten dion agurra da. Bai, biek seme bat espero dutelako eta biek, fede handikoak, Jainkoaren Hitza onartu dutelako eta Haren ahalmen sortzailea beren txikitasunean bizi izan dutelako.

Maria da Lukasen Ebanjelioan zorionekoa izango den lehena, Jainkoarekiko intimitatearen poza izan duena. Zoriontasun horrekin, ebanjelariak Jainkoak emandako Hitzaren eta hura jasotzen duen fedearen arteko harremanari buruzko hausnarketa sartzen du, Jainkoaren ekimenaren eta pertsonaren atxikimendu askearen arteko harremana.

«Zorionekoa zu, Jaunak esan dizuna beteko dela sinetsi duzulako!».

Maria da benetako fededuna «Abrahami eta bere leinuari mendeetan zehar» (ik. Lk 1, 55) promesean. Hain dago hutsik bere buruaz, hain apal eta zabalik Hitza entzutera, non Jainkoaren Hitza bera bere baitan gorpuztu eta gizateriaren historian sar baitaiteke.

Inork ezingo du Mariaren amatasun birjinala esperimentatu, baina guztiok imitatu dezakegu Jainkoaren maitasunean duen konfiantza. Hitza bihotz zabalez hartzen bada, gugan ere gorpuztu daiteke bere promesekin, eta gure bizitza emankor bihur daiteke herritar, guraso, ikasle, langile eta politikari, gazte eta zahar, osasuntsu eta gaixo gisa.

Eta gure fedea, Zakariasena bezala (ik. Lk 1, 5-25; 67-79) segurua ez bada? Jarrai dezagun Jainkoaren errukian konfiantza izaten. Berak ez dio gure bila jarraitzeari utziko, harik eta guk ere bere leialtasuna aurkitu arte eta bedeinkatzen dugun arte.

«Zorionekoa zu, Jaunak esan dizuna beteko dela sinetsi duzulako!».

Lurralde Santuko muino berberen artean, baina gure egunetatik askoz hurbilago, fede handiko beste ama batek seme-alabei irakasten zien Ebanjelioan ikasitako barkamenaren eta elkarrizketaren artea. Zibilizazioen sorleku den herri honetan zeinu txiki bat da, erlijio desberdinetako fededunen arteko bakea eta egonkortasuna bilatzen duen zeinu bat. Margaretek dio: «Guri, beste ume batzuen gaitzespen-adierazpenengatik minduta ginen bere seme-alaboi, hauxe esan zigun gure amak: “Gonbida itzazue ume horiek gure etxera”; berak eman zien etxean egindako ogi egin berria, euren familietara eraman zezaten. Harrezkero, adiskidetasun-harremanak izan ditugu pertsona horiekin»[1].

Chiara Lubichek ere eusten digu fede ausart honetan: «Jesusen ondoren, Maria da Jainkoari baietza osoa eta borobila ematen jakin duena. Hor datza batez ere bere santutasuna eta handitasuna. Eta Jesus Hitza bada, Hitz gizon egina, Maria, Hitzean duen fedeagatik, bizi egindako Hitza da, nahiz eta izaki bat izan, gu bezala, gure berdina izan. […] Beraz, Mariarekin batera sinetsi dezagun Jesusen Hitzetan jasotako promesa guztiak beteko direla; eta, behar izanez gero, arriskatu gaitezen bere Hitzak batzuetan ekar ditzakeen zentzugabekerien aurrean ausartak izaten, Maria bezala. Hitzean sinesten duenari gertakari handiak eta txikiak suertatzen zaizkio, baina beti miresgarriak. Hori baieztatzen duten gertaerekin liburuak idatz litezke. […] Eguneroko bizitzan, Eskritura Santuak irakurtzean, Jainkoaren Hitza aurkitzen dugunean, ireki dezagun bihotza entzuteko, Jesusek eskatzen eta agintzen diguna beteko dela sinetsita. Laster jakingo dugu […] Berak bere promesak betetzen dituela»[2].

«Zorionekoa zu, Jaunak esan dizuna beteko dela sinetsi duzulako!».

Gabonak prestatzeko garai honetan gogora dezagun Jesusek egindako promesa harrigarria, presente egingo dela elkarrekiko maitasunaren agindua hartu eta bizi dutenen artean: «Nire izenean — hau da, maitasun ebanjelikoan — bizpahiru lagun nonbait biltzen badira, han nago ni beraien artean» (Mt 18, 20).

Promesa horretan fidaturik, utz diezaiogun Jesusi gaur ere gure etxeetan eta gure kaleetan birjaiotzen, elkarrekiko harrerari esker, bestearen entzute sakonari esker, Maria eta Isabelena bezalako anai-arreben besarkadari esker.

LETIZIA MAGRI


[1] Cf. cittanuovatv – Margaret Karrami elkarrizketa.

[2] C. Lubich, Bizi Hitza, 1999 abuztua: Ciudad Nueva 357. zbkia (8-9/1999), 28. Orr.

Clic para cancelar respuesta.

Normas(500)

 

Eealimentación

  1. Maria

    Chiara es una Luz para mi.

    Responder
  2. Martha Alicia Sanchez

    Yo tube el honor de conocer a Chiara Lubich en unos retiros que se llevaban a cabo en México llamados “Mariapolis”. Y al ver las publicaciones de Palabra de Vida, los conceptos que se vierten en ellas, no dudo que Chiara desde donde se encuentra está disfrutando y orgullosa de todo lo que sembró para que en este dificil presente ayude a gran parte de los jóvenes y de los que no somos nada jóvenes. Muchísimas gracias por compartir esto con nosotros.

    Responder