2022 Urria

 
«Jainkoak ez baitigu beldurti egiten gaituen espiritua eman, indarra eta maitasuna ematen eta geure buruaren jabe egiten gaituen espiritua baizik» (2Tm 1, 7)

Bizi-Hitza hau hartuta dagoen gutuna Pabloren testamentu espiritualtzat hartzen da. Apostolua Erromako kartzelan dago, kondenatua izateko zain, eta Timoteori idazten dio, bere ikasle eta kolaboratzaile gaztea eta Efesoko komunitate konplexuaren arduradunari.

Idatziak Timoteori zuzendutako gomendioak eta aholkuak jasotzen ditu. Baina atzoko eta gaurko kristau elkarteko kide ororentzat da. Pablo kateatuta dago Ebanjelioa predikatu duelako, eta bere ikaslea animatu nahi du, jazarpenen beldur eta bere ministerioak dakartzan zailtasunengatik zalantzaz beterik dagoena, probei aurre egitera, komunitatearentzat gidari segurua izan dadin. Ez dago Pablo eta Timoteoren izaeran Ebanjelioaren ondorioz sufritzea, baina testigantza hau posible da Jainkoaren indarrean oinarritzen delako.

«Jainkoak ez baitigu beldurti egiten gaituen espiritua eman, indarra eta maitasuna ematen eta geure buruaren jabe egiten gaituen espiritua baizik»

Pablok Ebanjelioaren testigantza eman nahi du. Argi ikusten da ez direla talentuak, gaitasunak eta muga pertsonalak Hitzaren ministerioa bermatzen edo geldiarazten dutenak, baizik eta Espirituaren dohainak, indarra, karitatea eta zuhurtzia direla lekukotasunaren boterea bermatzen dutenak. Karitateak, indarraren eta zuhurtziaren erdian, bereizketa-eginkizuna betetzen duela dirudi; zuhurtziaren bidez jakitun izatea eta edozein egoeratarako prest egotea adierazten da. Timoteok, garai guztietako dizipuluak bezala, Ebanjelioa indar, karitate eta zuhurtziaz iragar dezake, Ebanjelioagatik sufritu arte.

 

«Jainkoak ez baitigu beldurti egiten gaituen espiritua eman, indarra eta maitasuna ematen eta geure buruaren jabe egiten gaituen espiritua baizik»

Guk ere desanimatzeko tentazioa sentitzen dugu eta Jainkoaren Hitza bizitzeari eta testigantza emateari uzteko tentazioa, egoera jakin batzuen aurrean nola egin jakin gabe.

Chiara Lubichek une horietan indarra nondik atera ulertzen laguntzen digu: «Gure barruan dugun Jesusen presentziaz baliatu behar gara. Hartu beharreko jarrera, beraz, ez da izango blokeatuta eta etsipen pasiboan geratzea, baizik eta guregandik atera eta Jainkoaren borondateak eskatzen digunarekin bat egitea, gure bokazioak eskatzen dizkigun betebeharrei aurre egitea, gugan dagoen Jesusen grazian oinarrituz. Azken batean, guregandik atera. Jesusek berak gero eta gehiago garatuko ditu gugan agindu zaigun jardueran Haren testigantza emateko behar ditugun bertuteak[1].

«Jainkoak ez baitigu beldurti egiten gaituen espiritua eman, indarra eta maitasuna ematen eta geure buruaren jabe egiten gaituen espiritua baizik»

Indarra, karitatea eta zuhurtzia: otoitzarekin eta fedea lantzearekin lortzen diren Espirituaren hiru bertute.

Afrika Erdiko Errepublikako Justin Nari aitari heriotza-mehatxua egin zioten, bere komunitateko anaiekin eta milaka musulmanekin batera, gerraren errepresalietatik libratu nahian, elizan babestu zirenean. Setiatzen zituzten milizietako buruzagiek behin baino gehiagotan esan zieten amore emateko, baina berak etengabe hitz egin zuen haiekin sarraski bat saihesteko. Egun batean 40 litro gasolina zituztela agertu ziren bizirik erreko zituztela mehatxatuz musulmanak entregatzen ez bazituzten. «Komunitateko anaiekin azken meza ospatu nuen eta Chiara Lubich oroitu nintzen – gogoratzen du aita Justinek –. Zer egingo zuen berak nire lekuan? Geratu eta bizia eman. Eta hori egitea erabaki genuen. Meza amaitzean, telefono dei bat: Afrikako Batasuneko armada eskualdean zehar zebilen inguruko hiri batean. Aita Justin korrika joan zen haien bila eta beraiekin itzuli parrokiara: hamahiru minutu falta ziren ultimatuma betetzeko; hamahiru minutu, guztien bizitza odolik isuri gabe salbatu zituztenak»[2].

LETIZIA MAGRI


[1] C. Lubich, Bizi-Hitza, urria 1986, Ead-n, Palabras de Vida/I, (1943 – 1990), Ciudad Nueva, Madril 2020, 390 or.

[2] M. MALTESE (ed.), Unità è il nome della pace: La strategia di Chiara Lubich, Città Nuova, Erroma 2020,   orr. 29-30

Normas(500)