Apirila 2023

 
«Jarri zeuen gogoa goiko gauzetan, ez lurrekoetan» (Kol. 3, 2)

Lehenengo kristau elkarteak sortu berriak ziren eta jada desberdintasunak sortzen ziren mezu ebanjelikoaren interpretazio faltsuen ondorioz. Paulo espetxean zegoen, eta Colosan zituzten arazo hauen berri izan zuenean komunitate hari idatzi zion.

Hil honetako Bizi hitza hobeto uler dezakegu dagoen pasartean irakurtzen badugu: «Beraz, Kristorekin piztu zaretenez gero, bila itzazue zeruko gauzak, han baitago Kristo Jainkoaren eskuinaldean eseria. Jarri zeuen gogoa goiko gauzetan, ez lurrekoetan, hilik baitzaudete, eta egiazko zuen bizia Kristorekin dago Jainkoarengan gordea» (Kol. 3, 1-3).

Desadostasun hauek gainditzeko, Paulok gure pentsamendua eta gure izate osoa berpiztu den Kristorengana zuzentzera gonbidatzen gaitu, bataioan geu ere Kristorekin hil eta berpiztu garelako. Bizitza berri hau bizi dezakegu «orain baina oraindik ez»ean.

«Jarri zeuen gogoa goiko gauzetan, ez lurrekoetan».

Jakina, aukera hori ez dugu behin betirako lortzen, baizik eta bizitza osoan irauten duen konpromisozko bidean bilatu behar da. Gure bizitza gorantz zuzenduta edukitzea esan nahi du. Kristok zeruko bizitza lurrera ekarri zuen eta bere Pazkoa sorkuntza berri baten hasiera da, gizateria berriarena. Hauxe izango litzateke Ebanjelioa bizitzea aukeratzen dutenen ondorio logikoa: gure pentsamoldea erabat aldatzen duen aukera, munduak proposatzen dizkigun ordena eta helburuak aldatzen dituena, baldintzetatik askatu eta errotiko eraldaketa sentitzera garamatzana. Egia esan, Paulok ez ditu «lurreko gauzak» gutxiesten, dena berritu baita[1] zeruak lurra ukitu zuenetik Jainko Semearen Gizon egitearekin.

«Jarri zeuen gogoa goiko gauzetan, ez lurrekoetan».

Zeintzuk dira «goiko gauzak»? Chiara Lubichek idazten du: «Jesusek lurrera ekarri zituen eta bere jarraitzaileak bereizten dituzten balio horiek. Maitasuna, adostasuna, bakea, barkamena, zuzenketa, bihotz-garbitasuna, zintzotasuna, justizia, etab. dira Ebanjelioak eskaintzen dituen bertute eta aberastasun horiek guztiak dira. Eurekin eta horiengatik, kristauek Kristorekin berpiztutako beren errealitateari eusten diote. […]

«Eta, nola mantendu bihotza zeruan ainguratuta munduaren erdian biziz? Jesusen pentsamendu eta sentimenduek gida gaitzaten utziz; bere begirada beti Aitari zuzendua zegoen eta bere bizitza, uneoro, Zeruko legearen isla zen, maitasun-legearena alegia.»[2].

«Jarri zeuen gogoa goiko gauzetan, ez lurrekoetan».

Kristauen presentzia munduan ausardiaz zabaltzen da Pazkoak dakarren bizitza berrira. Emakume eta gizon berriak dira, ez dira mundukoak (ik. Jn 15, 18-21), baina munduan bizi dira egungo zailtasun guztiekin. Honela esaten zen lehen kristauei buruz: «Bizitza lurrean igarotzen dute, baina beren hiritartasuna zeruan dute. […] Arima gorputzean dena, horixe dira kristauak munduan»[3].

Bere lankide kaleratuari laguntzea erabakitzen duen langile baten aukera ausart eta guztiz ebanjelikoak senidetasun-keinuen kate bat eragiten du, bere testigantzak bultzatuta.

«Lantegian kaleratze-gutunak iritsi ziren, horietako bat Jorgeri zuzendua. Bere egoera ekonomiko ezegonkorra ezagututa, berarekin pertsonal-sailera joatea proposatzen diot: “Ni bera baino hobeto nago – aitortzen dut –, nire emazteak lana du. Kaleratu nazazu ni”. Nagusiak kasua aztertuko duela agindu du. Irteten garenean, Jorgek, hunkituta, besarkada bat ematen dit. Kasua ahoz aho pasatzen ari da, eta beste bi langile, gutxi gorabehera nire baldintza berberetan daudenak, beste bi kaleraturen ordez eskaintzen dira. Zuzendaritza kaleratze-metodoak birpasatzera  behartuta aurkitzen da. Gertakariaren berri izatean, erretoreak igandeko predikuan kontatzen du, izenik eman gabe. Hurrengo egunean erretoreak jakinarazi zidan bi neska ikasle aurrezki guztiak eramatera joan zirela zailtasunak dituzten langileentzat, eta honako hau adieraziz: “Guk ere langile horren keinua imitatu nahi dugu”» (B. S. – Brasil)[4].

Patrizia Mazzola eta Bizi Hitzako taldea


[1] Ik. 2 Ko 5, 17: «Beraz, Kristorena dena sorkari berri da; zaharrarenak egin du, berria sortu da».

[2] Ik. Lubich, Bizi hitza, 2001 apirila: Ciudad Nueva 375 (2001/4), 24. Or.

[3] Diogneto-ri, v, 9; vi.1: Aita apostolikoak, «Patristikako Liburutegia» 50. Zk., Ciudad Nueva, Madril 20202, 561. or.

[4] www.focolare.org-tik hartutako testigantza

Normas(500)