Abendua 2024

 
«Jainkoarentzat ez baita ezer ezinezkorik» (Lk 1, 37).

Deikundearen kontaketan Gabriel aingeruak Nazareteko Maria bisitatzen du Jainkoak
berarentzat dituen asmoen berri emateko: seme bat kontzebitu eta erdituko du, Jesus, «handia
izango dena eta Goi-goikoaren Seme deituko diotena» (Lk 1, 32). Kapitulu honek Itun
Zaharreko beste gertaera batzuen ereduari jarraitzen die, jaiotza miragarriak izan zituzten
emakume antzuak edo oso zaharrak, euren semeek salbazioaren historian eginkizun
garrantzitsua izango baitzuten. Hemen, Mariak Mesiasen ama izateko misioari askatasun osoz
atxiki nahi dion arren, bere buruari galdetzen dio nola gerta daitekeen hori, bera birjina izanik.
Gabrielek dio ez dela gizakiaren lana izango: «Espiritu Santua etorriko da zuregana eta
Goigoikoaren indarrak hodeiak bezala estaliko zaitu» (Lk 1, 35). Eta gehitzen du:

«Jainkoarentzat ez baita ezer ezinezkorik».

Ziurtasun hori, Jainkoaren adierazpen edo promesa bat bera ere bete gabe geldituko ez
dela esan nahi duena –Harentzat ezinezkorik ez baitago –, horrela ere formulatu daiteke: ezer
ez da ezinezkoa Jainkoarekin. Izan ere, testu grekoaren ñabardurak –rekin, edo gertu edo
ondoan– gizakiarengandik gertu dagoela argitzen du. Gizakia edo gizakiak dira,
Jainkoarengandik hurbil daudenean eta Hari libreki atxikiak daudenean, ezer ezinezko ez
zaienak.

«Jainkoarentzat ez baita ezer ezinezkorik».

Nola jarri praktikan bizi-hitz hori? Lehenik eta behin, konfiantza handiz sinetsiz Jainkoak
gure muga eta ahulezien barruan eta haratago ere jardun dezakeela, baita bizitzako baldintza
ilunenetan ere.
Hori izan zen Dietrich Bonhoefferren esperientzia. Supliziora eramango zuen preso-aldian
honako hau idatzi zuen: «Behin eta berriz murgildu behar dugu Jesusen bizi, hitz egin, jardun,
sufritu eta hiltzean, Jainkoak agintzen eta betetzen duena ezagutzeko. Egia da […] guretzat
jada ez dagoela ezinezkorik, ezer ez baitago ezinezkorik Jainkoarentzat; […] egia da ez dugula
ezer nahi izan behar eta, hala ere, dena eska dezakegula; egia da sufrimenduan ezkutatzen
dela gure poza eta heriotzan gure bizitza… Honi guztiari Jainkoak bai eta amen esan zion
Kristorengan. Bai hori eta amen hori dira, gu mantentzen garen oinarri irmoa»1.

«Jainkoarentzat ez baita ezer ezinezkorik».

Bizitza koherente baten “posibilitatera” iristeko gure ezgaitasunaren itxurazko
“ezintasuna” gainditzen saiatzen garenean, dimentsio komunitarioak paper erabakigarria
jokatzen du; komunitatean bizi eta garatzen dute ikasleek euren artean Jesusen agindu berria,
eta horrela Kristo berpiztuaren boterea eurengan bizitzen uzten dute, bakoitzarengan eta
denengan.
Honela idatzi zien Chiara Lubichek erlijioso gazte talde bati 1948an: «Eta aurrera! Ez gure
indarrarekin, doilor eta ahula, Batasunaren ahalguztiduntasunarekin baizik. Egiaztatu dut,
haztatu, Jainkoak gure artean ezinezkoa posible egiten duela: mirakulua! Gure leloari leial
bagagozkio […] munduak Batasuna ikusiko du eta, horrekin batera, Jainkoaren Erresumaren
osotasuna»2.
Duela urte batzuk, Afrikan nengoela, askotan kristau bezala bizi nahi zuten gazteekin
topo egiten nuen eta beren inguruan fedearen konpromisoei eta Ebanjelioaren irakaspenei
leial jarraitzeko aurkitzen zituzten zailtasun ugariei buruz hitz egiten zidaten. Ordu luzez hitz
egiten genuen horretaz, eta azkenean beti ondorio bera ateratzen zuten: «Bakarrik ezinezkoa
da, baina elkarrekin egin dezakegu». Jesusek berak bermatzen du:
«Izan ere, nire izenean (nire maitasunean) bizpahiru lagun nonbait biltzen badira, han
nago ni beraien artean» (Mt 18, 20). Eta harekin dena da posible.

 

Augusto Parody Reyes eta Bizi-Hitzako taldea

 


[1] 1D. BONHOEFFER, Resistenza e resa, San Paolo, Cinisello Balsamo 1988, 474. orr. Dietrich Bonhoeffer (1906-1945)
teologo eta artzain luterano alemaniarra zen, nazismoarekiko erresistentziaren protagonista.

[2] C. LUBICH, El primer amor. Cartas de los inicios (1943-1949), Ciudad Nueva, Madril 2018, 180.

 

Normas(500)