Barruko Gaztelutik eta Kanpoko Gaztelutik bidaiatuz
Ávilako Santa Teresa, San Juan de la Cruz eta Chiara Lubich-en eskutik.
[leer más]Norberaren ideiak egokitzen dituen hiria eraiki: hori da pentsalari askoren eta akziozko gizakien ametsa, filosofia handi baten edo oso espiritualtasun aberatsaren gordetzaile diren gizakiena. Hori da Chiara Lubich-en ametsa ere, eta denbora pasa ahala egia bihurtzen ari da.
Herrixka edo Mariapoli iraunkorrak batasunaren karismaren hiri-adierazgarri dira. Gaur egun 35 herrixka edo Mariapoli iraunkorrak daude bost kontinenteetan zabaldurik, bakoitza bere garapen mailarekin. Bakoitza bere berezitasunarekin sortu den ingurugiro kulturalarekin harmonian: Ekumenismoa, gazteak, erlijio arteko elkarrizketa, inkulturazioa, ekologia…Txikiak, baina bere etxe, eskolak, lantegiak… Bere legea ebanjelioko maitasuna. Proposatzen duten bizitza ereduagatik herrixka hauek hiri handietako elkarbizitzarako argi berria izan daitezke.
Espainian bi dira. Bat Castell d’Aro-n (Girona) eta bestea Las Matas-en (Madrid). Kanpoko Gaztelu Herrixka deitu zuen Chiara Lubichek gaurko munduari senidetasun esperientziaren bitartez elkar maitasunaren fruitu den Jainkoaren presentzia eskaini diezaiokegula aipatuz. Ez bakarrik barneko Gaztelua (Jainkoaren presentzia norbere bihotzean Santa Teresak esango lukeen bezala) baita Kanpokoa ere. Honek hedatu eta ikus araz dezake Fokolareen elkartasun espiritualtasunaren ezaugarri den Jainkoaren presentzi hori. Kanpoko Gaztelu Herrixka
2002ko Chiara Lubich-ek Espainia bisitatu zuenez geroztik sortu da, bere helburua hauxe izanik: Espainiako herri, kultura eta identitate aniztasunez aberastutako eta eraikitako batasunaren esperientziaren lekuko izatea. Helburu hori bera azpimarratu zuen Maria Vocek, egungo Mugimenduko Presidenteak, 2011an etorri zenean, gutako bakoitzak eta herri bakoitzak dohain bat garela bestearentzat esan zuenean. Hau aberastasun handia da eta, gainera, ezin da parekoen artean izan. “Parekoak bagara ez dugu ezer elkarri emateko”. Hori lortzeko oinarrizkoa da dibertsitatean, adeitasunean eraikitako elkar maitasuna; “Hirutasun Santuan bezala…ez dira parekoak, baina Bat dira. Eta hori berdintasuna baino aaskoz gehiago da”.
Mariapolis hauen inguruan talde batzuk bizi dira eta bere jarduera Mugimenduko kideen prestakuntzarekin, batasunaren karismaren zabaltzearekin eta lantegi txiki batzuekin lotua dago.
Ávilako Santa Teresa, San Juan de la Cruz eta Chiara Lubich-en eskutik.
[leer más]