Eta zuk zertan sinesten duzu?

 
28 marzo 2013 - 31 marzo 2013
Martxoaren 28tik 31ra Espainiako ehun bat gazte elkartuko dira aurten “eta zuk zertan sinesten duzu?” gaiaz gogoeta egiteko eta bizitzeko.

Mundu Batuaren aldeko gazte-elkarteak antolaturiko programan gogoeta uneak, tailerrak, jolasak eta, jakina, egun santu horietako ospakizunak eta otoitz uneak izango dira. Gogoetarako , besteen artean, Jesús Morán, filosofian eta teologian lizentziatua eta Fokolareen Mugimenduko ekintza kulturalen arduradun internazionalaren laguntza izango dute.

“Eta zuk zertan sinesten duzu?” 17 urtetik gorako gazteei zuzendua dago. Martxoaren 28an 17:00etan hasiko da eta 31n bazkal ondoren amaituko da. Mariapolis Luminosa Zentroan egingo da.

Inv_SS_ 2013

Normas(500)