Eguberri on!

 
Maria Voceren desira aurtengo Eguberrirako eta “Baiezkoaren urtea” hasten den honetarako.

2014_Navidad_Emmaus_eus

Opariz, Zeruko opariz batez ere, eta pozez beteriko Eguberriak opa dizkizuet.

Bukatzen ari den urtearen bihotz-bihotzeko esker onarekin, denoi 2015a Baiezkoaren urtea izatea opa dizuet! Egoera guztietan baiezko alai eta betea esan dezazuela. Mila aldiz errepikatutako baietza: bai ustekabeko bat eskatzen digun Jainkoari; bai gure maitasun konkretu baten beharra duen lagun hurkoari; bai ezusteko min bati; bai gizadian guk jasotzeko zain dagoen eta mina poz, bizi eta piztuera bihurtuko duen Jesusi.

Baiezkoa beti. Urte honetan gure bihotzetatik baiezko koru bat altxa dadila munduak irribarre egin dezan Jesusek ematen digun pozarekin. Zorionak guztioi!

Maria Voce

Normas(500)