Burgoseko Mariapoliak Maria nor den hobeto ezagutzeko espazioa izan nahi du; barnetasun-uneak, lekukotasunak, elkarrizketak, tailerrak, adierazpen artistikoak eta jokoak direla medio hobeto uler dezagun hura hobeto maitatzeko.
Joan nahi duenarentzat, izen-ematearen gaineko informazioak parte-hartzeari eta ostatuari buruzko guztia jasotzen du. Izen-ematea parte-hartzaile bakoitzagatik bete behar da.
Informazio gehiagorako, bidali mezua posta elektroniko honetan.
Izen-emateari buruzko informazioa
Noiz: Apirilaren 28tik, larunbata, 10:00etan, apirilaren 29ra arte, igandea, 17:00ak arte. Ostirala 27an iritsi daiteke 18:00ak eta 20:30ak artean.
Non: “Santa María de Miraflores” Maristen egoitzan. Ctra. De la Cartuja, km. 3 (Burgos).
GPS Koordenatuak: 42.340029 3.663094
Harrera hor bertan izango da. Ostirala 27an, 18:00ak eta 20:30ak bitartean (afaria 21:00etan), eta larunbata 28an 9:00etatik 10:00ak arte.
Izen-ematea: Bi urtetik gorako pertsona bakoitzak 15€.
Egoitza:
Ostatua (mantenu-erdi erregimenean) gazte eta 9 urtetik gorako neska-mutilentzat: 33,00€ bakoitzak. Norberak eraman behar ditu maindireak edo lo-zakua eta toalla eta baita 28ko bazkaria ere. Prezioan sartzen dira 28ko afaria eta 29ko gosaria eta bazkaria.
–Egoitzan (mantenu-oso erregimenean, bainugela duen logela bikoitza) helduentzat eta 9 urte beherako haurrak dituzten gurasoentzat: 58,00€ bakoitzak 28 goizean helduz gero; 82,00€ bakoitzak 27a arratsaldez helduz gero.
Parte-hartzea eta bazkaria afari eta ostaturik gabe: 17,00€ bakoitzak egunean.
Familiei deskontuak: 2 urtetik gorako 2 seme-alaba edo gehiago dituzten gurasoei % 15eko deskontua egingo zaie ostatuaren zenbateko guztitik. Izen-ematearenari ez zaio deskonturik egiten. Bi urtetik beherako haurrek ez dute izen-eman behar eta ez dute ezer ordaintzen euren sehaska eta janaria ekartzen badute.
Itzulketak: erreserba baliogabetuko balitz,
izen-ematearen 15€ak ez dira inola ere itzuliko. Ostatua eta parte-hartzearen % 100 itzuliko da erreserba baliogabetzen bada apirilaren 20a baino lehen; data horren ondoren % 50 itzuliko da.
Izen-emateko prozedura:
-Martxoaren 31 arte. Beranduago inskribatzeko galdetu aldez aurretik lekurik badagoen hemen. (focolares.burgos@gmail.com)
- urratsa: Sartu kontu honetan ES56 2100 2904 0502 1574 3047 (titularra José Manuel Pardo Delgado) izen-ematearen + ostatuaren zenbatekoa. Kontzeptuan jarri “diru-sarrera egiten duenaren izena + MB (adibidez: “José Pérez Pérez MB”). Caixabankeko edozein bulegotan egin daiteke edo transferentzi bitartez. Diru-sarrera batean hainbat pertsonen izen-emateak gehitu daitezke.
- urratsa: Webguneko formularioa bete. Posta elektroniko bat jasoko duzu izen-ematea baieztatuz diru-sarrera eta izen-ematea egiaztatzen direnean.