Martxoa 2021

 
«Azaldu niri, Jauna, zeure bideak, erakutsi ni nondik ibiltzea nahi duzun» (Sal 25, 4)

Salmo honek arriskuz eta mehatxuz inguraturik sentitzen den gizon bat aurkezten digu, azkenean babestuko duen bide zuzena aurkitu behar duena. Nori eskatu laguntza?

Bere ahuleziaz jabeturik, azkenean begiak altxatu eta Jaunari, Israelgo Jainkoari, dei egiten dio, honek ez baitu inoiz bere herria utzi, baizik eta basamortuan zehar Agindutako Lurralderaino bidaia luzean zehar gidatu du.

Bidearen esperientziak itxaropena berpizten dio bidaiariari; Jainkoarekiko intimitate berri baterako abagune pribilegiatua da, bere desleialtasunaz jakitun izan arren Haren Maitasun leialean konfiantzaz abandonatzeko aukera.

Bibliaren hizkuntzan, Jainkoarekin ibiltzea bizitza-lezioa ere bada, bere salbazio-asmoa aitortzen ikastea da.

«Azaldu niri, Jauna, zeure bideak, erakutsi ni nondik ibiltzea nahi duzun»

Sarritan, gure ustezko autosufizientziaren bidezidorretan barrena ibili ondoren, noraezean eta nahastuta aurkitzen gara, eta gure mugez eta gabeziez gehiago jabetzen gara. Bizitzaren iparrorratza berreskuratu nahi genuke, horrela helmugarainoko ibilbidea ezagutzeko.

Salmo honek laguntza handia eskaintzen digu; Jainkoarekin harreman pertsonala, berriro edo lehen aldiz, esperimentatzera bultzatzen gaitu, bere adiskidetasunean fidatzera.

Bere irakaskuntzetara otzanak izatera bultzatzen gaitu, etengabe geure baitatik irtetera gonbidatzen baikaituzte, maitasunaren bidetik jarraitzeko, Bera baita gure bila ateratzen den lehena.

Egunean zehar laguntzen digun otoitza izan daiteke, gure bidearen etapa une oro, gozoa edo mingarria izan, eraldatzen duena.

«Azaldu niri, Jauna, zeure bideak, erakutsi ni nondik ibiltzea nahi duzun»

Suitzako Hedy ezkonduta dago eta lau seme-alaba ditu. Orain oso gaixo dago, eta badaki lurreko bere bidearen helmugara iristen ari dela.

Katik, bere lagun maiteak, kontatzen duenez: “Bisitatzen dudan bakoitzean, eta baita zaintzen duten profesionalekin ere, Hedy beti dago bestearengan proiektatua, bakoitzaz interesatzen da, hitz egitea asko kostatzen zaion arren. Eskerrak ematen dizkie guztiei hor egoteagatik eta bere esperientzia eskaintzen du. Maitasun hutsa da, bizirik dagoen Baietza Jainkoaren borondateari! Pertsona asko biltzen ditu: lagunak, senideak, apaizak. Guztiak txundituta daude bisita guztiei ematen dien arretarekin eta Jainkoaren maitasunean duen fedearen ondorioz duen indarrarekin”.

Chiara Lubichek bizitza “bidaia Santu” batekin alderatu zuen: “[…] “bidaia Santua”[1]: Jainkoarenganako gure ibilbidearen sinboloa da. […] Zergatik ez dugu daukagun bizitza bakarra bidaia batean bihurtzen, bidaia santu batean, zain daukaguna Santua denez? […] Halaber, sinesmen erlijiosorik ez dutenek beren bizitza maisulan bihur dezakete eta konpromiso moral zintzo bati ekin diezaiokete. Jainkoaren borondatearen trazadurari jarraituz bizitza “bidaia santua” denez, gure bideak egunero aurrera egitea eskatzen digu. […] Baina, eta gelditzen bagara? […] Utzi egin behar al dugu guztia gure hutsegiteek adoregabetuta? Ez; une horietan, pasahitza da “hasi berriro”, […] gure gaitasunetan baino Jainkoaren grazian konfiantza osoa jarriz. […]  Eta batez ere, elkarrekin joan gaitezen,  maitasunean elkarturik, batak besteari lagunduz. Santua gure artean egongo da, eta Hura gure “Bide” bihurtuko da. Jainkoaren nahia argiago ulertaraziko digu, eta hura praktikan jartzeko gogoa eta gaitasuna emango dizkigu. Denak elkartuta, errazagoa izango da eta “bidaia santua” egiten dutenei agindutako zoriontasuna edukiko dugu[2].

LETIZIA MAGRI


[1] Ik. Sal 84, 6: « Zorionekoak zuregan dutenak beren indarra eta bihotz barruko konfiantza».

[2] C. Lubich, Bizi-Hitza, abendua 2006, Ead., Palabras de vida/2 (1991-2006), Ciudad Nueva, Madrid 2021, pp. xx (Datozen hilabeteetan argitaratzekotan)

Normas(500)