Osasungintza ahulenen zerbitzura

2015eko martxoaren 7 eta 8an Gizarte Berria Elkarteak antolaturiko Osasungintzako III. Kongresua
[leer más]Mariapolis Zentroak etxeak eta harrera egiten duten leku bereziak dira: Fokolareen Mugimenduko kideen oinarria den Ebanjelioak hitz egiten duen elkarrenganako maitasuna ikus arazi nahi duten lekuak. Batasunaren Espiritualtasunean hezteko lekuak.
Lehenengoa 60ko hamarkadan jaio zen Erroma inguruko Rocca di Papa-n, gaur egun Fokolareen Mugimenduko egoitza internazionala den lekuan. Orain Nazioarteko Mariapolis Zentroa Castelgandolfon dago, eta urtero formakuntzarako bilerak egiten dituzten 40.000 pertsona hartzen ditu. Munduan zehar 63 Mariapolis Zentro daude 49 estatuetan.
Eta sortu dira Mugimenduko kideek “bere etxea” izateko desioagatik. Horregatik urtean zehar bertan elkarbizitzak eta kongresuak egiten dira umeentzat, gazteentzat, familientzat, apaizentzat, erlijiosoentzat eta lekaimeentzat, eta gizarteko hainbat arlotan konprometituko pertsonentzat, hitz batean esateko, Fokolareen bizitzeko eran interesaturik dauden pertsonentzat, bere egoera zibila, sexua, adina, erlijioa edo sinesmenak aparte utzita.
Fokolareen Mugimenduko kideek ez ezik, askotan beste Mugimenduak edo Elkarteak batzuk egiten dituzte bere kongresuak, elkarbizitzak edo bilerak Mariapolis Zentroetan, denontzat irekita dauden etxeak baitira.
Espainian bi Mariapolis Zentro daude. 1989an inauguratu zen Castell d’Aro-ko (Girona) Mariapolis “Loreto” Zentroa, izen bereko Mariapolisen, eta Las Matas-ko (Madril) Mariapolis “Luminosa” Zentroa, “Kanpoko Gaztelua” Mariapolisaren barruan, Lubich-ek berberak inauguratu zuena 2002ko bere azken bisitan. Izen honek Margarita Bavosi , Luminosa bere izengoitia, gogoratzen digu. Espainiako Mugimenduko arduraduna izan zen 1970etik 1983ra. 1985ean hil zen. Arrasto handia utzi zuen fokolartarra izan zen, eta oraindik askok bere eredua jarraitzen dute, bere bizitza ebanjelio-maitasunez blai eginik baitzegoen. Eta, batez ere, bere bizitzaren azken atalean, lasterketa azkarra egin zuen Jainkoaganako, santutasunera; izan ere, 2005ko urtarrilean ofizialki beatifikazio kausa ireki da Madrilgo elizbarrutian.
CENTRO MARIÁPOLIS LORETO
MAS DAUSÀ – Barri de la Crota
17249-CASTELL D’ARO (GIRONA)
Tel. 669 486 387
E-mail: reserva@mariapolisloreto.org
Begiratu argazki albuma
CENTRO MARIÁPOLIS LUMINOSA
C/ Poniente, 33 (las Matas)
28290 LAS ROZAS (Madrid)
Tel. 916 301 092
E-mail: encuentros@cmluminosa.com
2015eko martxoaren 7 eta 8an Gizarte Berria Elkarteak antolaturiko Osasungintzako III. Kongresua
[leer más]Europa Mendebaldeko Parrokiako Mugimenduko idazkaritzak Luminosa Mariapolis Zentroan elkartu dira.
[leer más]Amaitu zen II Summer School-a bere ametzak eta itxaropenak bete zituelarik . Hurrengoa datorren urtean izango da Parisen.
[leer más]