2014ko uztaila

 
«Bizpahiru lagun nonbait biltzen badira...» (Mt. 18,19-20)

“Egia esan, berriz ere, zuetan bik lurrean elkar artzen badute, edozer eskatzeko, zeruko Aitak emango die. Bi edo hiru nire izenean bildurik daudenean, Ni nago haien erdian” (Mt. 18,19-20)

Esaldi hau da Jesusen esaldietako bat gure bihotzari aldaketa eginarazten diona, nire ustez.

Zenbat premi, gurari eta bidezko, nola burutu eta bideratu ezin dituzunak! Ba dakizu bai, ondo dakizu, Goiko-ikutuak, zeruko eskerrak, bakarrik mami bihurtu dezaizkizula zure asmo horiek. Eta orduan entzuten duzu argi eta garbi Jesusen itxaropen eta agintzari hitza:

“Egia esan, berriz ere, zuetan bik lurrean elkar artzen badute, edozer eskatzeko, zeruko Aitak emango die. Bi edo hiru nire izenean bildurik daudenean, Ni nago haien erdian”

Irakurriko zenuen noski Ebanjelioan Jesusen esana, alegia: otoitza egin behar dela, eta ongi egiteko era. Baina gaurko hau, gaur aztertu nahi dugun hau, berria da benetan. otoitz-era onek, zerutik erantzuna hartzeko, taldekoa izan behar du:

“Zuetako bi”. Bi. Taldea osotzeko gutxienez bi behar dira.

Jesusek beraz, ugaritasun honi begiratzen dio, sinesmendunen taldeari.

Judu-erlijioan ere, ba dakizu, Jainkoak ez zuen arbuiatzen taldearen otoitza, baina Jesusengan berezi da. Esan ere hala dio:

“Zuetako bik elkar hartzen badute”

Bat baino gehiago nahi ditu, baina elkarturik, denak baturik, bihotz bat eginik, eztarri bat eginik.

“Egia esan, berriz ere, zuetan bik lurrean elkar artzen badute, edozer eskatzeko, zeruko Aitak emango die. Bi edo hiru nire izenean bildurik daudenean, Ni nago haien erdian”

Eskatu, gauza bat bera eskatuko dute, baina bihotzez bat eginik. Jesusek ere, zerbait lortu nahi badugu, baldintza hauxe ipintzen digu: elkarren arteko maitasuna.

Zuk esango duzu: Baina zergatik dauka taldeko otoitzak harrera hobea Aitaren aurrean?

Garbiagoa dalako. Izan ere, nire otoitza askotan errege baten aurrean mesede eske ari denaren antzekoa izaten da, eta ez seme-alaba bat Aitaren aurrean hizketan ari denaren antzekoa.

Taldekoa, ordea, geurekoikeri gutxiago duena. Taldean aurkitzen garenean, talde osoaren premiak errazago ikusten ditugu.

Eta horretaz gain zera: bi edo hiru elkarturik argiago ikusten da zer eskatu behar diogun Jainkoari.

Gure otoitza Jainkoak entzutea nahi badugu, hobe dugu Jesusek dioen eran egin:

“Egia esan, berriz ere, zuetan bik lurrean elkar artzen badute, edozer eskatzeko, zeruko Aitak emango die. Bi edo hiru nire izenean bildurik daudenean, Ni nago haien erdian”

Jesusek berak esaten digu otoitzaren indarra non dagoen, honako honetan: “Egia esan, berriz ere, zuetan bik …”

“Nere izenean bildurik”. Honela elkarturik aurkitzen garenean, Bera ere gurekin dago, eta otoitzak indar handiagoa, noski.

Izan ere, elkar maite dutenen artean han dago Jesus, eta Bera ere, gurekin batean, Aitari eske jarduten da. Eta Aitak Jesusi entzun egin behar, Aita eta Kristo bat baitira.

Ez al zaizu hau zoragarria iruditzen? Ez al dizu ziurtasunik ematen? Ez al dizu konfiantzarik ematen?

“Egia esan, berriz ere, zuetan bik lurrean elkar artzen badute, edozer eskatzeko, zeruko Aitak emango die. Bi edo hiru nire izenean bildurik daudenean, Ni nago haien erdian”

Orain beraz, jakin egin nahiko duzu Jesusek zer nahi duen zuk Aitari eskatzea?

Berak dio garbi-garbi: “edozer gauza“. Ez dago beraz hesirik.

Sar ezazu, ba, otoitz hau zure bizitzako egitasmoan. Agian, zure sendi, adiskide, talde, aberri eta zure inguru guztiak laguntza askoren premia daukate, zuk hauen alde otoitz egiten ez duzulako.

Bil zaitez zure adiskideekin, zure pentsaera bera dutenekin, eta, Ebanjelioak dion bezala, elkar maitatzeko asmoa hartu ondoren, heldu otoitzari. Eta ahal duzuen gehiena eskatu; eskatu Mezakoan, eskatu Elizan, nonahi eskatu, eskatu erabaki batzuek hartu aurretik, edozer gauza eskatu.

Jesusek erraztasun handiak jarri dizkizute, eta ez egin, Jesus lotsagarri uzteko moduan, epelkeriaz. Gizonen artean irribarre gehiago izango da; gaixoak ustetsuago; haurtxoak babestuago, sendiak batuago; eta arazo handiak etxe-barruan aztertuko genituzke.

Eta zerua irabazi ere egingo duzue. Izan ere, azken-epaikoan bizien eta hildakoen alde egindako otoitza, erruki-ekintza barruan bezala agertuko da.

Chiara Lubich

Iruzkin hau 1981eko irailean argitaratu zen lehen aldiz. Fokolareen Mugimenduaren argitalpena.

Normas(500)