2016ko urtarrila

 
«Jainkoaren egintza bikainak iragartzera deituak» (ik. 1 P 2, 9)

«Jainkoak, zerbait egiten hasten denean, egintza bikainak egiten ditu. Unibertsoa sortu eta berehala, ikusi zuen hura «on eta ederra» zela, eta gizona eta andrea «guztiz ederrak» iruditu zitzaizkion (ik. Has 1,31). Baina bere azken lana guztien gainekoa da, Jesusek egiten duena da: beronen heriotza eta piztueraren bidez mundu berri bat eta herri berri bat sortu du. Eta Jesusek herri horri zeruko bizitza eman dio, eta elkar onartzen dutenen arteko benetako senidetasuna, elkarrekin partekatzea, nork bere buruaren ematea. Pedroren gutunak lortzen du lehen kristauak kontziente egitea zeraz, nola Jainkoaren maitasunak bihurtu dituen «jatorri aukeratu, errege-apaizgo, nazio sagaratu, Jainkoak beretzat irabazitako herri» (1 P 2, 9-10).

Guk ere, lehen kristauek bezala, benetako kontzientzia hartuko bagenu gu geu garenaz, Jainkoak guregan, gure artean eta gure inguruan egin duenaz, txundituta geldituko ginateke, ezingo genioke pozari eutsi, eta poz hori besteekin partekatzeko eta «Jainkoaren egintza bikainak iragartzeko» beharra sentituko genuke.

Baina zaila da, ia ezinezkoa, Jesusek bizira erakarri duen «sozial-izate» berri horren edertasunaren testigantza modu eraginkorrean egitea, elkarrengandik bananduta bagaude. Horregatik normala da Pedroren gonbidapena herri osoari zuzendua egotea. Ezin gara agertu liskarti eta sektario, edo besterik gabe elkarrekiko axolagabe, eta gero zera aldarrikatu: «Jainkoak sortu du herri berria, askatu gaitu egoismo, gorroto eta ikusezinetatik, eman digu elkarrekiko maitasunaren legea, bihotz eta arima bakar bat egiten gaituena…». Gure kristau herrian, jakina daudela ezberdintasunak pentsatzeko moduan, tradizio eta kulturatan, baina ezberdintasun horiek errespetuz onartu behar ditugu, aniztasun handi horren edertasuna aitortuz, kontuan hartuz batasuna ez dela uniformetasuna.

Bide horretatik gabiltza «kristauen elkartasunerako Otoitz-aste honetan» (ipar-hemisferioan urtarrilaren 18tik 25era ospatzen da) eta urte osoan zehar. Bizi-hitzak gonbidatzen gaitu elkar hobeto ezagutzen ahalegintzera Elizen artean eta kristau-elkarteen artean, Jainkoaren egintza bikainak elkarri kontatzera. Orduan «aldarrikatu» ahal izango ditugu modu sinesgarrian egintza horiek, testigantzaz azalduz elkartuta gaudela geure artean hain zuzen ezberdintasun horietan eta elkar zehazki sostengatzen dugula.

Chiara Lubich-ek kemenez bultzatu zuen bide hori: «Maitasuna da munduko indarrik eraginkorrena: bizi duenaren inguruan kristau iraultza baketsua abiarazten du, era horretan gaurko kristauek ere errepika dezaketelarik lehen kristauek hainbeste mende direla esana: “Atzokoak gara eta jada ludia betetzen dugu”»[1]. […] Maitasuna! Zenbat maitasun-premia dagoen munduan! Eta kristau garenongan! Gu guztiok batera, Eliza ezberdinetakook, mila miloi baino gehiago gara. Asko gara, beraz, eta ikusiak izateko moduan egon beharko genuke. Baina hain bananduak gaude, eta ez gaituzte ikusten eta Jesus ere ez dute ikusten gure bitartez. Hark esan zuen elkar-maitasunagatik eta batasunagatik aitortuko gintuela munduak bereak bezala eta, gure bitartez, Hura aitortuko zuela: “Honetan ezagutuko dute guztiek zuek nire ikasle zaretela: zuek elkar maite izatean (Jn 13, 35).[   ] Horrela, bada, egungo garaiak gutako bakoitzari maitasuna erreklamatzen dio, eta batasuna, elkartasuna, solidaritatea. Eta Elizei ere mendeak direla hautsitako batasuna konpontzera dei egiten die» [2].

FABIO CIARDI

[1] Tertuliano, Apologético, 37, 4: «Biblioteca de Patrística» 38. zk., Ciudad Nueva, Madril 1997, 144 orr.

[2] C. Lubich, Il dialogo è vita, Erroma 2007, 42-43 orr.

 

Normas(500)