Urtarrila 2021

 
«Iraun tinko nire maitasunean: fruitu asko emango duzue» (cf. Jn 15, 5-9)

Urtero, Eliza ezberdinetako kristauak ados jartzen dira denbora jakin batez Aitari batasunaren dohaina elkarrekin eskatzeko, Jesusek nahi duen bezala.

Bere nahia “Munduak sinetsi dezan” da (Jn 17, 21): batasunarekin mundua alda dezakegu, komunioa, senidetasuna eta elkartasuna sortu. Batasuna, funtsean, Jainkoaren dohaina da; horregatik, ezinbestekoa da Aitari behin eta berriz eta konfiantzaz eskatzea.

Horixe egiten du bizi Hitza bizi duen Espainiako talde batek. Duela urte batzuetatik hona, kristauen batasunaren aldeko otoitz astean, batasunaren grazia eskatzera eta zubiak eraikitzera bultzatuak sentitzen dira. Margaritak idazten du: “Elizbarrutiko ekumenismo arduradunarekin, erretoreekin, apaiz ortodoxoarekin eta artzain ebanjelikoekin harremanetan jarri ginen. Iritzi berdineko kristau gisa otoitz egiteko biltzen gara, lehenik parrokia katolikoan eta gero ortodoxoan. Aldi bakoitzean gure elizak Jainkoaren presentziatik datorren pozez betetzen dira. Berak irekitzen ditu batasun-bideak”.

2021erako, Grandchamp monastegiko komunitateak Joanen Ebanjeliotik hartutako oso gai eraginkorra proposatu du:

«Iraun tinko nire maitasunean: fruitu asko emango duzue»

Egun berezi hauetan kristauen batasunaren alde bizitzeko eta lan egiteko premiazko gonbidapena da eta urtean zehar eta bizitza osoan jarraitzekoa. Gure zatiketak zauri larriak dira, Jainkoaren errukiarekin sendatu beharrekoak batez ere eta, ondoren, ahalegina eginez elkar ezagutzeko, estimatzeko eta Ebanjelioaren testigantza elkarrekin emateko. Hitz horiekin Jesusek azalduko digu eman beharreko urrats ziurra zein den: lehena, «Bere maitasunean irautea».

Horretarako, Berarekin dugun harreman pertsonala gehiago estutu beharko dugu, gure bizitza Bere eskuetan jarri, Bere errukian sinetsi. Jesus gurekin «dago» beti, leial. Aldi berean, Bere atzetik ausardiaz jartzera dei egiten digu,  gure bizitza guztia Aitari oparitzeko, Berak egin zuen bezala; gure egunerokoaren zati txiki edo handi bat gurekin partekatzen duen pertsona bakoitzaren beharrei samurtasunez aurre eginez imitatzea proposatzen digu, Berak egin zuen bezala, eskuzabaltasunez eta interesik gabe, horrela “Fruitu handia” emateko.

«Iraun tinko nire maitasunean: fruitu asko emango duzue»

Jesusek esan zuen munduak bereak bezala ezagutuko gintuela, eta Berari ezagutuko niola gure bitartez,

Oso gaurkoak dira Chiara Lubichek 2002ko urrian Genevan Erreformaren1 Eguneko ospakizunetan esandako hitzak: «[…] Ze maitasun beharra dagoen munduan! […] (Jesusek) esan zuen munduak bereak bezala ezagutuko gintuela, eta munduak Bera ezagutuko zuela guri esker, elkarrekiko maitasunagatik, batasunagatik: “Honetan ezagutuko dute guztiek zuek nire ikasle zaretela: zuek elkar maite izatean” (Jn 13, 35). […] Ulertu dugu; gaur egungo denborak gutako bakoitzaren maitasuna aldarrikatzen du, batasuna, komunioa, elkartasuna. Eta Elizei ere dei egiten die mendeetan urratutako batasuna osatzeko. Horixe da Zeruak eskatzen digun erreformen erreforma. Guztiekin, munduko gizon emakumeekin, senidetasun unibertsalerantz joateko beharrezkoa den lehen urratsa. Munduak sinetsiko du elkartuta bagaude. Jesusek esan zuen: “Denak bat izan daitezela […] munduak sinetsi dezan” (Jn 17, 21). Jainkoak nahi du! […] Berak grazia eman diezagula, hau guztia gauzatuta ikusteko ez bada, prestatzeko behintzat»2.

LETIZIA MAGRI

Normas(500)