2013ko apirila

 
«Senideok, ez ibili bata bestearen aurka marmarka» (St 5, 9).
2

Umeentzat          Neska-mutilentzat

Hil honetan eskaintzen zaigun Bizi-hitza ulertzeko, kontuan hartu behar dira berari bidea eman zioten gorabeherak: Santiago apostoluak gutuna zuzentzen dien kristau elkarteetan ematen ziren gertaera desegokiak. Hain zuzen eskandaluak ziren, bereizkeria sozialak, ondasunen erabilera egoistak, langileen ustiapena, praktikan baino gehiago hitzetan oinarritutako fedea, eta abar. Guzti horrek bata besteen aurkako erresumina eta haserrea sortzen zuen eta ondoezari ematen zion bidea elkartean.

«Senideok, ez ibili bata bestearen aurka marmarka».

Dirudienez, apostoluen garaian ere bistakoa zen gaur ere gure kristau elkarteetan ikusten duguna: geure fedea bizitzeko zailtasunik handienak ez direla etorri ohi kanpotik, hau da, mundutik, baizik eta barrutik, elkarte barnean ematen diren situazioetatik eta kristau idealera moldatzen ez diren gure senideen portaeratik. Eta horrek ondoeza, konfiantza falta eta adorerik eza sentiarazten du.

«Senideok, ez ibili bata bestearen aurka marmarka».

Baina gehiago edo gutxiago larriak diren kontraesan eta inkoherentzia horiek, ongi argitu gabeko fedean eta Jainkoarekiko eta lagun hurkoarekiko maitasun oso kaskarrean sustraia izanik ere, kristauaren lehen erreakzioak ez du izan behar pazientzia galtzea eta zorrozkeria, Jesusek irakasten duena baizik. Hark pazientziaz zain egotea, elkar ulertzea eta gupida, eskatzen ditu, eta horiek hazarazten dute guregan ereina izan den hazi ona, belar txarraren parabolak azaltzen duen bezala (ik. Mt 13, 24-30.36-43).

«Senideok, ez ibili bata bestearen aurka marmarka».

Eta nola bizi hil honetako Bizi-hitza? Hitz horrek, kristau bizitzak duen alde zail bat planteatzen digu. Gu ere hainbat komunitateren (familia, parrokia, lagunartea, lantokia, elkarte zibila … ) parte gara, eta horietan tamalez egon daitezke gure iritzirako ondo ez dauden gauza asko: izaerak, ikuspuntuak, norbaitzuen jokaerak, inkoherentziak … eta horiek sufrimendua eta arbuioa eragiten digute.

Hain zuzen, horietan dauzkagu beste hainbat aukera, hil honetako Bizi-hitza bizitzeko. Jar dezagun tolerantzia eta elkar ulertzea, erreakzioz sortzen zaigun marmarraren eta gaitzespenaren lekuan; eta gero, ahal dugun neurrian, egin dezagun senide-zuzenketa; eta batez ere eman dezagun kristau testigantza, etor dakizkigukeen maitasun- edo elkar ulertze-faltei geure aldetik maitasun eta konpromiso handiagoz erantzunez.

 Chiara Lubich

1989ko abenduan argitaratua in: Ciudad Nueva 250. zk., 9. or.

Normas(500)

 

Eealimentación

  1. Ana Lucía Botero

    Si no es fácil no hacer comentarios en acciones que uno no comparte o que lo merman a uno de lo que hacen los demas pero debemos comprender y bregar a no criticar sino mas bien entender al hemano y a Dios en él o en ella. Haciendo unidad.

    Responder
  2. sonia angelica hernandez

    Gracias! en realidad en el mundo actual se ve mas el rencor que otra cosa y reconocer que allí también podemos amar y perdonar nos da vida y fuerza para ir contra corriente.

    Responder