Martxoa 2023

 
«Jokatu, beraz, argiaren seme-alaba zaretenez; argiaren fruitua onginahia, zintzotasuna eta egia oro dira». (Ef. 5, 8-9)

Pablok Efesoko komunitateari idazten dio; hiri handi eta itzel honetan bizi izan zen bataiatzen eta ebanjelizatzen. Ziur aski Erroman egongo da, kartzelan, 62. urte inguruan. Sufrimendu egoera bat da, eta, hala ere, kristau horiei idazten die ez komunitatearen arazoak konpontzeko, baizik eta Jainkoak Eliza jaioberriarentzat duen asmoaren edertasuna iragartzeko. Bataioaren eta fedearen dohainak direla eta, «iluntasun» izatetik «argi» izatera igaro direla gogorarazten die efesoarrei, eta koherentziaz jokatzera bultzatzen ditu. Pablorentzat, bide bat egitea da kontua, Jainkoaren ezagutzan ete bere maitasunezko borondatearen ezagutzan etengabe haztea, egunero berriro hastea. Horregatik  bultzatu nahi ditu egunerokotasuna jaso duten deiaren arabera bizitzera: hau da, «izan zaitezte, beraz, Aitaren antzekoak» (Ik. Ef. 5, 1) «seme-alaba maite» zaretenez: santuak, errukitsuak.

«Jokatu, beraz, argiaren seme-alaba zaretenez; argiaren fruitua onginahia, zintzotasuna eta egia oro dira».

XXI. mendeko kristauok ere «argi izatera» deituak gaude, baina desegoki senti gaitezke, gure mugek baldintzatuta edo aparteko egoerek eranginda.

Nola ibili itxaropenez, nahiz eta batzuetan iluntasuna eta ziurgabetasuna nagusi izan? Pablok adore ematen jarraitzen du: Jainkoaren Hitza da, bizi egina, argitzen gaituena eta gizateria desorientatu honen erdian «zuziak bezala distiratzeko» (Flp. 2, 15) gai egiten gaituena.

«Beste Kristo bat bezala, gizon eta emakume bakoitzak bere ekarpena egin dezake […] giza jardueraren arlo guztietan: zientzian, artean, politikan. […] Bere Hitza geure egiten badugu, gero eta gehiago izango gara bat bere pentsamenduekin, sentimenduekin eta irakaspenekin. Honek gure jarduera guztiak argitzen ditu, bizitza-adierazpen guztiak bideratu eta zuzentzen ditu. […] Gure «izaera zaharra» beti dago prest esparru pribatura erretiratzeko, bere interes pertsonal txikiak lantzeko, bere ondotik igarotzen diren pertsonez ahazteko, guztion ongiaren aurrean eta inguratzen gaituen gizateriaren eskakizunen aurrean axolagabekeriaz jokatzeko. Piztu dezagun berriro maitasunaren sugarra bihotzean eta begi berriak izango ditugu ingurura begiratzeko»[1].

«Jokatu, beraz, argiaren seme-alaba zaretenez; argiaren fruitua onginahia, zintzotasuna eta egia oro dira».

Gizabanakoek eta komunitateek bizitako Ebanjelioaren argiak itxaropena darama eta gizarte-loturak indartzen ditu, baita Covid bezalako zoritxarrek mina eragiten dutenean eta gabeziak sakontzen dituztenean ere.

Jun-ek dioenez, pandemia betean, Filipinetako komunitate bat suak suntsitu zuen eta hainbat familiek dena galdu zuten: «Pobreak garen arren, nire emazteak, Flor-ek, eta nik laguntzeko gogo bizia genuen. Nire motoziklista taldearekin partekatu nuen egoera hori, nahiz eta banekien gu bezala sufritzen ari zirela. Horrek ez zuen eragotzi nire lagunek lanari ekitea; sardina-latak, espagetiak, arroza eta beste elikagai batzuk bildu genituen eta suteen biktimei eraman». Sarritan, emaztea eta biok desanimatu egiten gara etorkizunak zer gordeko digun pentsatzen dugunean, baina beti gogoratzen dugu Ebanjelioko esaldi hau: “Bere bizitza salbatu nahi duenak galdu egingo du; baina nigatik eta Ebanjelioagatik galtzen duenak salbatu egingo du” (ik. Mk. 8, 35). Aberatsak ez garen arren, besteengan dagoen Jesusenganako maitasunagatik uste dugu beti daukagula partekatzeko zerbait, eta maitasun honek zintzoki ematen jarraitzera eta Jaungoikoaren maitasunean konfiantza izatera bultzatzen gaitu».

Beraz, bihotzaren barrua argiztatzea da kontua. Bide honen emaitza onak – ontasuna, zuzentasuna eta egia – atseginak dira Jaunarentzat eta Ebanjelioaren bizitza onaren testigantzan bihurtzen dira, edozein hitzaldi baino gehiago. Eta ez dezagun ahaztu bizitzaren bidaia santu hau partekatzen dugunongandik jasotzen dugun babesa. Jasotzen dugun ongia, sentitzen dugun elkarrekiko barkamena, bizi dezakegun ondasun material eta espiritualen elkarbanatzea, esperantzara irekitzen gaituzten eta lekuko bihurtzen gaituzten laguntza preziatu guztiak dira. Jesusek agindu zuen: «Eta ni zuekin izango nauzue egunero munduaren azkena arte» (Mt 28, 20). Bera, Berpiztua, gure kristau bizitzaren iturria, gurekin dago beti elkar-otoitzean eta elkarrekiko maitasunean, bihotza berotzeko eta adimena argitzeko.

Letizia Magri eta Bizi Hitzako taldea


[1] Ik. C. Lubich, Bizi hitza, 2005 iraila: Ciudad Nueva 423 (2005/09), 23. Orr.

Normas(500)